H

XX.mendeko ardatz kronologikoa

  • Napoleon frantziarren enperadorea 1769-1821

    Napoleon frantziarren enperadorea 1769-1821

    Frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean jardun zen bitartean.
  • Frantziako Iraultza 1789-1799

    Frantziako Iraultza 1789-1799

    1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen. Iraultzak monarkia garaitu zuen, errepublika bat ezarri zuen, asaldura politikoko aldi bortitzak katalizatu zituen eta, azkenik, Napoleonen agindupeko diktadura bati ekin zion, bere printzipioetako asko Mendebaldeko Europan eta harantzago konkistatu zituen eremuetara eraman zituena.
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Austerlitzeko bataila 1805

    Austerlitzeko bataila 1805

    Austerlitzeko Gudua 1805. urteko abenduaren 2an frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen- egungo Slavkov u Brnan- izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen.
  • Alemaniako bateratzea 1871

    Alemaniako bateratzea 1871

    1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean.
  • italiaren sorrera 1871

    italiaren sorrera 1871

    taliaren bateratzea edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua, bateratze prozesua 1848ko iraultzengatik azkartu zen, eta 1871n amaitu zen, Erroma ofizialki Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zenean
  • Berlingo konferentzia 1885

    Berlingo konferentzia 1885

    1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra. Europako hamabi estatu nagusiak (Alemania, Austria-Hungaria, Belgika, Danimarka, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak, Portugal, Errusia eta Suedia-Norvegia),
  • Lehen mundu gerra hasiera 1914

    Lehen mundu gerra hasiera 1914

    Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu baitziren militar aritzeko, tartean 60 milioi europar.
  • Errusiako iraultza 1917

    Errusiako iraultza 1917

    Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da
  • Versalleko ituna 1919

    Versalleko ituna 1919

    Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen,
  • Estatu batuetako 'Crack' ekonomikoa 1920

    Estatu batuetako 'Crack' ekonomikoa 1920

    Lehen mundu gerra kolpe latza izan zen XIX.Mendean nagusi izan zen sistema ekonomiko liberalarentzat.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa 1922

    B.Mussoliniren Erromarako martxa 1922

    Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz
  • Alderdi naziaren sorrera 1932

    Alderdi naziaren sorrera 1932

    Boterean egon zen erregimenaren ideologia da. Nazismoak faxismoarekin harreman zuzena du, eta ezaugarri nagusietako bat arrazismoa du.
  • II Mundu Gerraren hasiera 1939

    II Mundu Gerraren hasiera 1939

    Bigarren Mundu Gerra 1939 eta 1945 artean gertatu zen gatazka militar globala izan zen. Munduko nazio gehienek parte hartu zuten bertan.
  • II Mundu Gerraren amaiera 1945

    II Mundu Gerraren amaiera 1945

    Apirilean Alemania errenditu zen, Hitler hil eta bi egunetara. Hau eta gero, Japonia izan zen gerran jarraitzen zuen ardatzeko estatu bakarra eta Estatu Batuak hauen kontra jo zuten.
  • Gerra Hotzaren hasiera 1947

    Gerra Hotzaren hasiera 1947

    Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo.
  • Berlingo harresiaren erorketa 1989

    Berlingo harresiaren erorketa 1989

    Ofizialki Babeserako Harresi Antifaxista , 144 kilometroko murru bat izan zen
  • Gerra Hotzaren amaiera 1991

    Gerra Hotzaren amaiera 1991

    Haren ondoriozko gatazka batzuek diraute gaur egun oraindik ere, Korea haietako bat da.