2018122010110583522

XX. mendeko ardatz kronologikoa

By anesaiz
  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. 1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen.
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore
    Napoleon Bonaparte edo Napoleon I.a frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera.
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila
    Austerlitzeko Gudua 1805. urteko abenduaren 2an frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen- egungo Slavkov u Brnan- izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen.
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera
    Italiaren bateratzea edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua, bateratze prozesua 1848ko iraultzengatik azkartu zen, eta 1871n amaitu zen, Erroma ofizialki Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zenean.
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea
    1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean.
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia
    Berlingo Konferentzia 1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera
    Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia edo Guda Nagusia Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten.
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza
    Errusiako Iraultza 1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna
    Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua
  • Alderdi nazien sorrera

    Alderdi nazien sorrera
    Alemaniako Langile Alderdi Nazional Sozialista Alemaniako eskuin muturreko alderdi politiko bat izan zen, 1920an sortua, Alemaniak Lehen Mundu Gerra galdu ondoren. Adolf Hitlerrek zuzendu zuen 1921etik 1945era.
  • Erromako Martxa

    Erromako Martxa
    Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten.
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa
    1929an, urriaren 24an, burtsaren lehen krisi handia gertatu zen eta handik sortu zen crack terminoa: burtsan kotizatzen duten balore gehienak oso bizkor erortzen direnean sortzen den egoera. Kotizazioen beherakada bortitz hori, burtsaren saio bakarrean gertatu ohi dena, hasiera batean merkatuaren beraren doitze mekanismoa baino ez da.
  • Bigarren Mundu Gerraren hasiera

    Bigarren Mundu Gerraren hasiera
    Europan gerra 1939ko irailaren 1ean hasi zen, Alemaniak Poloniari eraso egitean. Hitlerren asmoak Danzig hiri askea (non alemaniarrak eta poloniarrak bizi ziren) menderatzea eta hiri hau Alemaniarekin lotzeko korridorea lortzea izan ziren. Nazioarteko komunitatearen aurrean, mugan aldez aurretik prestatutako gatazka erabili zuen. Irailaren 3an, Erresuma Batuak zein Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari.
  • Bigarren Mundu Gerraren amaiera

    Bigarren Mundu Gerraren amaiera
    Apirilean Alemania errenditu zen.Gero, Japonia izan zen gerran jarraitzen zuen estatu bakarra eta Estatu Batuak hauen kontra jo zuten. Okinawa inbaditu eta gero Estatu Batuetako lehendakariak ikusi zuen Japoniako irlak inbaditzerakoan soldadu asko hilko zirela eta honegatik bonba atomikoak jaurti zituen Hiroshima eta Nagasakin. Bitartean Errusiak Mantxuria inbaditu zuen . Hau eta gero Japonia "USS Missouri" gerra-ontzian Japoniako presidentea eta komitiba batek errendizioa sinatu zuen.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera
    1945ean Alemania naziak amore eman zuen eta II. Mundu Gerra amaitu zen, baina, formalki, kapitulazioa 1947ko otsailean sinatu zen. Mundu berri bat sortzen da. Orduan sortu zen Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Gerra Hotza.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa
    1961eko abuztuaren 13an gaueko hildakoen erretratua Berlin Berria Berlinen eta Ekialdeko Alemaniaren arteko zatiketa fisikoa izan zen. Bere helburua izan zen East Alemaniarren gaitzespena mendebaldera ihes egitea.
    Berlingo harresia 1989ko azaroaren 9an bukatu zenean, bere suntsipena bere sorrera bezain laster izan zen. 28 urtez, Berlineko Harresia Gerra Hotzaren eta Sobietar Batasunaren Komunismoaren eta Mendebaldeko Demokraziaren artean burdinazko gortina izan zen.
  • Gerra Hotzaren Amaiera

    Gerra Hotzaren Amaiera
    Historialarien ustez, Gerra Hotza 1989an Berlingo Harresia erori eta 1991n Sobietar Batasuna desagertu zenean amaitu zen. Hala ere, mundua bi bloketan banatzeak ideologia oso ezberdinak dituzten gobernuen artean jarraitzen du gaur egun.