XIX. mendeko Frantzia

  • Period: to

    Vienako Batzarra

    Europako zenbait herrialdek, Vienan, egindako biltzar bat izan zen. Hain zuzen, Napoleon I.aren porrotaren ondorenEuropan bai ordena berrezartzeko bai eta Antzinako Erregimenaren oinarriak birjartzeko helburuarekin ere.
  • Les Misérables

    Les Misérables

    Ekaineko edo Parisko matxinada errepublikanoa irudikatzen du. Paristar errepublikanoak monarkiaren aurka altxatu ziren 1832ko ekainaren 5 eta 6an, nahiz eta porrot egin zuten. Pertsonaiak:
    - Fantine→ 1795-1823
    - Cosette→ 1815
    - Javert→ 1780 / 1832.06.07
    - Valjean→ 1769 / 1833
    - Gavroche→ 1820 / 1832
    - Marius→ 1810
  • Luis XVIII

    Luis XVIII

    Frantziako eta Nafarroako errege izan zen, Borboien berrezarkuntzako lehen monarka. Ehun Egunak izeneko denbora tartean izan ezik, non Napoleonek boterea berreskuratu zuen.
  • Lamarque

    Lamarque

  • Period: to

    Jean Maximilien Lamarque

    Borboien errestaurazioan (1815) zeresan handia izan zuen aurkaria. Horrez gain, Frantziako Iraultzan zehar Jeneral garrantzitsua izan zen.
  • Period: to

    Monarkia Konstituzionala

    Luis XVIII.ren agintaldia. Napoleonen porrotaren ondoren, berrezarpena deritzon prozesua hasi zen eta Borboiak berriro boterera itzuli ziren Frantzian.
  • Period: to

    Ehun Egunak

    Napoleon I.ak boterea berreskuratu zuen, bere agintaldiko azken garaia izan zen.
  • Carlos X

    Carlos X

    Frantziako eta Nafarroako errege izan zen, baita Frantziako Borboien azken erregea ere.
  • Period: to

    Absolutismoa

    Carlos X.aren agintaldia bere jarrera absolutistek baldintzatu zuten. Jarrera horiek ez zuten lekurik garaiko gizarte liberalean.
  • Eugène Delacroix

    Eugène Delacroix

    Frantziar margolari eta litografoa.
  • Askatasuna Herriaren Gidari

    Askatasuna Herriaren Gidari

    Delacroixren koadro ezaguna, 1931n aurkeztua Barrikadetako Eszenak izenarekin.
  • Luis Felipe I

    Luis Felipe I

    1830eko iraultzen ondoren burgesia liberalak tronuan jarri zuen eta Frantziako azkenaurreko monarka izan zen.
  • Period: to

    Monarkia "Konstituzionala"

    Luis Felipe I.ren agintaldia. "Konstituzionala" dela kakotx artean idazten dugu konstituzioaren antzeko eskutitz bat sinatzen duelako baina ez delako benetan konstituzionala. Luis Felipe I. ez da konstituziozalea eta aurrerapauso handia da eskutitz hori sinatzea.
  • Period: to

    Uztaileko Iraultza

    Frantziako 2. iraultza handia. Europan gobernu eta errege atzerakoien aurka egin ziren matxinadak izan ziren. Frantzian, Carlos X.ak agintea hartu zuenean hasi zen. Luis Felipe I Frantziako tronura eraman zuen.
    Matxinadak 2 egun iraun zituen arren, ondorengo gatazkak 1832ra arte luzatu ziren
  • Karl Marx

    Karl Marx

    Parisko ezkerreko aldizkari erradikal bateko erredaktore bilakatu zen, Alemaniako eta Frantziako erradikalen batasuna lortzeko sortua.
  • Period: to

    II. Errepublika

    Napoleon III. izan zen presidente bakarra.
  • Period: to

    1848ko Iraultza

    Luis Filipe I.a abdikatzera behartuko zuen herri-matxinada izan zen. Honi esker, Frantziako II. Errepublika hasi zen.
  • Luis Napoleon Bonaparte (Napoleon III)

    Luis Napoleon Bonaparte (Napoleon III)

    Frantziako II. Errepublikako presidente bakarra izan zen (1848-52) eta, ondoren, Frantziako Enperadore eta azken monarka izan zen (1852-70).
  • Estatu-kolpea

    Luis Napoleon Bonapartek estatu-kolpea jo zuen, boterean jarraitzeko Biltzar Nazionala deuseztatu zuen eta diktatore bihurtu zen horrela.
  • Haussmann

    Haussmann

    Napoleon III.ak gainpopulazioa, gatazkak eta baldintza txarrak zirela eta Paris modernizatzea erabaki zuenean (Parisko Hirigintza Eraldaketa) Haussmann arduratu zen hiria bota eta Paris berri bat eraikitzeaz. Boulevardak, lorategiak, tamaina berbereko eraikin ederrak, etab. eraiki zituzten, burgesen eskuetan amaitu zutenak.
  • Period: to

    II. Frantziar Inperioa

    I. Frantziar Inperioko Enperadore izandako Napoleon I.aren koroatzearen eta Luis Napoleon Bonaparte berak emandako estatu-kolpearen urteurrenean, Napoleon III. Frantziako Enperadore bilakatu zen.
  • Period: to

    III. Errepublika

    Frantziako II. Inperioa amaitu zenean hasi zen, hain zuzen, Frantzia-Prusia Gerran jasandako porrotaren ondorioz Napoleon III.ren erregmena erori zenean. 1940an amaitu zen III. Reich-aren etorrerarekin.
  • Period: to

    Parisko Komuna

    Napoleon III.ren inperioaren galerarekin Frantzian zegoen hutsunea ikusita, herri xeheak osatutako eta autogestio sozialistan oinarritutako gobernua ezarri zen.