-
-
Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. 1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen
-
Napoleon Bonaparte edo Napoleon I.a(italieraz: Napoleone Bonaparte; Ajaccio, Korsika, 1769ko abuztuaren 15a – Santa Helena, 1821eko maiatzaren 5a) frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean jardun zen bitartean. -
Austerlitzeko Gudua 1805. urteko abenduaren 2an frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen- egungo Slavkov u Brnan- izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen. -
Italiaren bateratzea edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua, bateratze prozesua 1848ko iraultzengatik azkartu zen, eta 1871n amaitu zen, Erroma ofizialki Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zenean. -
1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean. -
Berlingo Konferentzia 1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 15tik 1885eko otsailaren 26ra. -
Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia edo Guda Nagusia Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten. -
Errusiako Iraultza 1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tartea da. Iraultza bi epe nagusitan eman zen: lehenengoa Otsaileko Iraultza gisa deitzen dena, non Antzinako Erregimena behin-behineko Gobernu batengatik aldatu zen; bigarrengoan, Urriko Iraultza, behi-behineko Gobernua erditik kendu eta Sovnarkom izeneko gobernu komunistarengatik aldatu zuten. -
Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. -
Lehen Mundu Gerra amaitu eta gero, Hitler partidoa antolatzen hasi zen nahiz eta Anton Drexler sortu partidoa. -
Erromarako Martxa Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. -
1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako burtsaren historian balore-merkatuak izan duen beherakadarik katastrofikoena izan zen, kraxaren ondorioek izan zuten irismen globalak eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ere ezagutzen den krisialdia. -
Bigarren Mundu Gerra mundu osoan hedatu zen gerra. Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Alemaniak Bigarren Mundu Gerra hasi zuen Polonia inbaditu zuenean. Europako judu gehienak Alemania naziak okupatu zituen herrialdeetan bizi ziren, edo Bigarren Mundu Gerran eragina izan zuten herrialdeetan. -
Bigarren Mundu Gerra mundu osoan hedatu zen gerra izan zen. Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona.
Ondorioak: munduko biztanleen %3 hil zen,etxe eta familia suntsitu zituen,pertsona asko beren etxeak uztera behartu zituen, pobrezia, gosea, diskriminazioa, jazarpena, beldurra... eragin zituen. -
Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere. -
1989ko azaroaren 9an ireki zen Berlingo Harresia, ia 30 urtez hiria zatitu zuena.Harresia erori egin zen 1989ko maiatzean Austria eta Hungaria arteko mugak ireki zirelako; izan ere, gero eta alemanago joaten ziren Hungariara Alemaniako Errepublika Federaleko enbaxadetan babesa eskatzera.
Odola isuri gabe edo suzko arma bat jaurti gabe, alemaniarrek Berlingo Harresia eraitsi zuten. Egitura horrek ia hiru hamarkadaz zatitu zuen Alemaniako hiriburua. -
Gerra Hotza bere lehiakideetako bat erortzearekin amaitu zen.1985ean hasitako erreforma-prozesuak dinamika bat ekarri zuen, eta, azkenean, Leninek sortutako estatuaren existentzia bera nagusitu zen. Eta Berlingo Harresia 1989an erori eta Sobietar Batasuna 1991n desagertu zenean ere amaitu zen Gerra Hotza.