Wpd   logo

Waterpolo Donostia

  • Aro berria

    Aro berria
    Iñaki De Santos Matesanz Waterpolo Donostia Klubeko Presidente berria bezala aukeratua izan zen bere zuzendaritza taldearekin batera 2013. urteko irailean. Ezohiko batzarraren bitartez aukeratu zuten klubeko sozioek. Zuzendaritza taldean aldaketak egon badira ere sei urte hauetan, Iñaki De Santosek Waterpolo Donostiako Presidentea izaten jarraitzen du.
  • Berdintasun Kontseiluaren sorrera

    Waterpolo Donostiako zuzendaritza taldeak, Iñaki De Santosen zuzendaritzapean, Berdintasun Kontseilua sortu zuen 2016. urte hasieran. Kontseiluaren helburua emakumezkoen waterpoloko taldea sortzea da, eta gaur egun helburu hori bete ez badute ere, helburu horretan lan egiten jarraitzen dute. Donostian oraindik ez dago emakumezkoen waterpoloko talderik, nahiz eta gizonezkoen hiru klub ezberdin dauden.
  • Waterpolo Donostia emakumeen aurkako indarkeriaren aurka

    Waterpolo Donostia emakumeen aurkako indarkeriaren aurka
    Waterpolo Donostia lehenengoz emakumeen aurkako indarkeriaren aurka agertu zen. Ohar ofiziala argitaratu zuen bere web orrialdean. Kirolean ere ematen den gaia izan arren, lehenengo aldia izan zen Waterpolo Donostiak gizarte gai baten aurrean publikoki bere jarrera azaltzen zuela. Zenbait ekitaldi egin zituen klubak; hala nola hitzaldi bat eta emakumezkoen partidua.
  • Emakumezkoen I Donostia Hiria Txapelketa

    Emakumezkoen I Donostia Hiria Txapelketa
    Donostiako Aste Nagusian zehar Waterpolo Donostiak antolaturiko ekintza ezberdinen artean Emakumezkoen I Donostia Hiria Waterpoloko Txapelketa aurkitzen da. Bertan, euskal talde ezberidnei eskatu zitzaien euren emakumezko jokalariak Donostiako Nautikoan txapleketa berezi batean parte hartu zezaten. Beraiekin Patricia Herrera egon zen, Espainiako Selekzioko munduko eta Europako txapelduna izandakoa.
  • Emakumeen aldeko elkartasuna

    Emakumeen aldeko elkartasuna
    Aste Nagusian Waterpolo Donostiak antolaturiko Gizonezkoen II Donostia Hiria Txapelketako talde guztiek emakumeen indarkeriaren aurkako jarrera hartu zuten. Pankarta baten bitartez, zeinetan bakoitzak emakumeen aldeko mezu bat ipini zuen, emakumeen aldeko elkartasuna erakutsi zuten. Jokalariekin batera klubeko gurasoak ere batu ziren omenaldira.
  • Berriro emakumeen alde

    Berriro emakumeen alde
    Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean Waterpolo Donostiak emakumeen aldeko ohar ofiziala argitaratu zuen bere web orrialdean. Sare sozialetan ere ohar hau hedatu zuen. Oharra klubeko Berdintasun Kontseiluak idatzia izan zen, eta gurasoen eta jokalarien babesa jaso zuen, zuzendaritza taldearen babesaz gain.
  • Emakumeen aldeko jarrera klubeko filosofia bezala

    Emakumeen aldeko jarrera klubeko filosofia bezala
    Emakumeen aurkako indarkeria dela eta, Waterpolo Donostiak berriro ere emakumeen aldeko elkartasuna adierazi zuen pasa den martxoaren 8an. Urte bat bete da klubak lehenengoz bere jarrera publiko egin zuenetik, eta urte honetan, ekintza nabarmenak egin ditu emakumeen alde.