-
Hainbat euskaltzale batu ginen jai bat egiteko eta euskara elkarte bat osatu genuen
-
Hilabete batzuk eztabaidatzen eta oraindik izenik, funtziorik eta abar izan barik, gure lehen ekintza izan zen Olentzeroa antolatzea abesbatzarekin batera.
-
Tximintx izena jarri genion sortu berri genuen elkarteari, tximintxak zabaldu genituen herritik (baten batek plaga zegoela pentsatu zuen) eta jendaurrean aurkeztu genuen gure Tximintx.
-
Txorierriko AEKrekin batera, Berria egunkariaren aldeko jaialdia antolatu genuen Derion, egunkari berriari laguntzeko gure diru ekarpena eginez.
-
Gure lehen ekimen nagusia Tximintx eguenak izan ziren. Hilean behin eta eguenetan kultur emanaldi bat ekartzen genuen Deriora. Garai hartan, euskaraz programatzen bakarrak ginen Derion.
-
Lehendabiziko aldiz egin genuen Txarriboda San Isidro jatetxean. Ordutik, urtero egin dugu: urte gehienetan Lagun onak txokoan, behin Derioko eskolan eta 2016an Baserri Antzokian
-
Bazkideen arteko topagunea izateko bokazioarekin Sasimartxoko ospakizuna berreskuratu genuen. Lehen urteetan Errekalde parkean egiten genuen eta azken urteotan Santimamiko landatan.
-
2004tik Jai Batzordea sortu zen arte, Derioko jaietan parte hartu zuen Tximintxek, txosna jartzen eta euskarazko kontzertuak antolatzen.
-
Derioko euskarazko berbeta batzeko proiektua amaitu zen. Bertan Tximintxeko hiru kidek hartu zuen parte eta liburu bat eman genuen argitara.
-
2005eko irailetik hasita, Derioko berbalaguna jarri genuen martxan, udala, AEK eta Udal euskaltegiarekin batera. Derioko martxan egon zen bitartean, urtero 55 bat pertsonak hartu zuten parte.
-
Derioko berbalaguna Txorierri osora zabaldu genuen, eskualde beste euskara elkarterekin batera. Gaur egun ere osasuntsu dabil Berbalaguna ...
-
Derioztarrek euren bidaiak kontatzen dituzte, tabernetan, herritarren aurrean; mila lekutatik bidaiatu dugu urte hauetan zehar.
-
Bilboko Zenbat gara elkartearekin batera, sortu genuen Kukuke antzerki eskola, gaur egun ere indartsu eta sasoiko dabilena.
-
Derioko hainbat pertsona zahar grabatu genituen (guztira 24) eta gero DVD bat atera genuen grabazio horiek guztiak jasotzeko. Horrez gain, ahotsak.eus webgunean daude ikusgai bideook.
-
2012an Jai Batzorde herrikoia sortu zen Derion eta Tximintxeko hainbat kide egon ziren sorrera horretan, laguntzen, lehen bilerak egiten, txosnan txandak egiten eta abar.
-
HMMH ekimena jarri genuen martxan Derioko jaietan, Derioko jai batzorde berriarekin batera.
-
Txorierriko berbalagunekin ermitaz ermita egin genuen hainbat txango. Eta gero horiek guztiek argitalpen batera ekarri genituen, eta ordutik hor dago, Txorierriri bueltako emango dionaren zain.
-
Euskal Herriko euskara elkarteen festa Derion egin genuen Tximintxekook Topagunearekin batera. Festa egun ederra izan zen.
-
Urte horretatik aurrera abenduaren 3an ekitaldia egiten du Tximintxek, euskarak 365 egun kanpainaren barruan.
-
Hiru urtez euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko programa arrakastatsu hau jarri genuen martxan Derioko liburutegiarekin eta Arinka dendarekin batera.
-
Telp tailerra egin genuen Derion, eta hainbat kidek egin genuen tailerra.
-
Tailer parte-hartzailea jarri genuen martxan, derioztar euskaldunei galdetzeko zer nahi zuten Tximintxengandik.
-
2016ko udazkenean Baserri antzokiak ireki zituen ateak Derioko lurretan.
-
Derion, Euskaraldia baino lehen, martxan jarri genuen aktibazio programa, Derion Ahora izenekoa. 384 derioztarrek hartu zuten parte programan, gehienak ahobiziak. Izugarrizko mugimendua nabaritu genuen herrian.
-
Derion euskaraz egiteko aukerak dakartzan mapa, aukera handiak edo txikiak, taberna, denda edo zerbitzuetan:
-
2018an Euskal Herri osoan bezala, Euskaraldia jarri genuen martxan Derion. 501 pertsonak hartu zuten parte.