-
Jendea piramideak ikustera joaten zen, erlijio-arrazoiengatik zeion plazer hutsagatik.
-
Lehenengo Olinpiar Jokoak egin ziren.
-
Leku interesgarriak bisitatzen hasi ziren; esaterako,
Partenoia. Lehenengo «ostatuak» agertu ziren,
nahiz eta ez ziren, noski, gaurkoak bezain erosoak. -
Halikarnasoko Herodoto greziar historialari eta
geografoak bidaia asko egin zituen, eta bere
liburuetan jaso zituen bidaiok (liburuetako batzuek
bidaia-gidak ematen dute). Beraz, bidaiei buruzko
lehenengo idazleetako bat izan zela esan daiteke. -
Erromatarrak, lortutako bake erlatiboari eta
komunikazio egokiari esker (erromatar harbideak),
Erromatar Inperioan barrena bidaiatzen hasi ziren,
eta bidaia-gidak erabiltzen hasi, zeinetan ostatuen
kalitateari buruzko kalitate-ikurrak ere erabili
baitzituzten. Inperioan sakabanatutako tenpluak eta
termak bisitatzen zituzten, eta ikuskizunetara (zirkoa
edo antzerkia) joaten ziren. -
Pausaniasek «Greziaren deskribapena» lana idatzi
zuen, non monumentu artistikoei eta garai hartako
elezaharrei buruzko informazioa ematen baitu. -
Bainu-etxeetako turismoa berpiztu zen. Ordurako
ezaguna eta Erromatar Inperioaren garaitik
garrantzitsua izan arren, indar handia hartu zuen
orduan turismo mota horrek, lehenengo britainiar
hirietan (Bathen, esate baterako) eta gero Europako
beste hiru askotan: Spa (Belgika) edo Baden-Baden
(Alemania), adibidez. -
Britainia Handiko goi-mailako klaseetan, Gran
Tour izeneko ohitura zabaldu zen: hau da,
gazteak, tutore batek lagunduta, kultura klasikoa
ikasteko egiten zuten ibilbidea. Ibilbide horretako
geltokietako batzuk Venezia, Florentzia, Paris eta Atenas ziren. -
Hondartza-turismoa eta itsasoan bainatzeko
ohitura zabaldu ziren.
Alemanian, Karl Baedeker bidaia-giden
aitzindariak lehenengo bidaia-gida argitaratu
zuen 1839an.
Cesar Ritzek guztiz eraldatu zuen "hotel"
kontzeptua, eta luxuzko zerbitzu osatu eta
pertsonalizatua eman zien XIX. mendearen
bukaeran eta XX.aren hasieran.
Suitzan eta Norvegian mendi-turismoaren
inguruko interesa sortu zen, mendiko aire
garbia zenbait gaitzetarako -
II. Mundu Gerran egin ziren aurrerapen
teknologikoak hegazkingintza zibilean aplikatu
ziren, eta bultzada handia izan zuen horren
ondorioz. Hegazkin-bidaien abiadura, erosotasun
eta segurtasunari esker, beste garraiobideak
ordezkatu zituen hegazkinak pixkanaka, batez
ere trenak eta itsasontziak. 1957an, lehenbizikoz,
bidaiari gehiagok gurutzatu zuten ozeano
Atlantikoa hegazkinez itsasontziz baino. 1958an,
Boeing 707 hegazkina merkaturatzearekin batera,
masa-turismoa zabaltzen hasi zen. -
Turismoaren boomaren urteak dira, besteak beste
arrazoi hauek bultzatuta: II. Mundu Gerraren
ondorengo suspertze ekonomikoa, garraiobideen
hobekuntza, nazioarteko bake-egoera erlatiboa eta
lan-kondizioen hobekuntza. -
Berlingo harresia desagertzeak (1989),
Europako Ekialdeko aldaketek eta turismoa
jasotzeko aukera asko dituzten herrietan
fundamentalismoak izan zuen gorakadak
(Maroko, Egipto eta abar) nabarmen eragin
zioten munduko panorama turistikoari.
• Eremu turistiko berrien sorrera eta sendotzea,
Ryanair eta Easyjet. -
Fundamentalismo islamikoaren erradikalizazioak
hiru atentatu nagusi izan zituen ondorio:
2001eko irailaren 11koa Estatu Batuetan,
2004ko martxoaren 11koa Madrilen eta 2005eko
uztailaren 7koa Londresen. Lehen uneetako
beldurraz gainera, erreserba asko bertan
behera uztea ekarri zuten atentatuek, nahiz
eta, hasierako zalantzak gorabehera, turismoak
etengabe gora egiten jarraitu duen etengabe.
Atentatuok beste ondorio nabarmen bat ere
izan zuten: garraiobideetako segurtasun-neurriak
areagotzea. -
Teknologia iraultza eta internetareki batera, marketing estrategia berriak sortzen dira. Marketinga geroz eta garrantzi handiagoa du bidaia eta baliabide turistikoen arloan.
-
Europako Batasuneko 12
herrialde euroaren sisteman sartu ziren, eta horrek
espazio geografiko horretako herrialdeen arteko
turista-mugimendua erraztu zuen. -
Iraultza teknologikoa: turismoa XXI. mendean Gaur egun, mundu digitalak ia dena hartzen du, nahiz eta oraindik ere bidaiatu nahi dugun. Horrela sortu dira online bidaia-agentziak, erabiltzaileak pakete osoak eta modako helmugak aurki ditzan. Munduko garrantzitsuenetako bat eDreams da, iraultza teknologikoaren hasieran sortua eta planetaren inguruan bidaiatu nahi dutenentzat erreferentzia gune bihurtu dena.
-
Turismo jasangarria sustatzea. Marketing modelo berriak munduaren norabide berean jo behar du eta klima aldaketaren problemen ondorioz estrategia eta baliabide berriak erabili behar dira mundua zaintzeko eta jendea erakartzeko.