Tradizio errepublikarretik estatu konstituzionalera

  • Ingalaterrako errepublika (1.fasea)

    Ingalaterrako errepublika (1.fasea)
    Lehen fasea botere parlamentarioa izan zen, 1640tik 1643ra. Orduan parlamentuak absolutismoaren aurkako hainbat lege onartu zituen.
  • Period: to

    Ingalaterrako errepublika

    Ingealaterrako Iraultza (ingelesez English Civil War) 1640 eta 1660 artean eman zen, Ingalaterrako historiaren errepublika bakarraren ezarpena ekarri zuena. Oliver Cromwell izan zuen buru.
  • Ingalaterrako errepublika (2.fasea)

    Ingalaterrako errepublika (2.fasea)
    Bigarren fasea gerra zibila izan zen, 1643tik 1649ra. Zaldunen gerra bat izan zen, Oliver Cromwellek eta bere Santuen Batailoiak (Ironsides) irabazi zutena, monarkiaren aldekoak garaituz. Oliver Cromwellen agindupean parlamentu berria eratu zen, non Karlos I. erregea heriotza-zigorra jaso zen.
  • Ingalaterrako errepublika (3.fasea)

    Ingalaterrako errepublika (3.fasea)
    Hirugarren fasea Errepublika izan zen, Oliver Cromwell buru zuelarik.
  • Ingalaterrako errepublikaren amaiera

    Ingalaterrako errepublikaren amaiera
    Errepublika Oliver Cromwellekin batera hil zen. George Monck jeneralak parlamentua konbokatu zuen, non monarkiaren berrezarpena erabaki zen 1660an.
  • Ipar Amerikako konstituzioa

    Ipar Amerikako konstituzioa
    Ipar Amerikako 1787ko konstituzioa liberalismo politikoaren printzipioak jasotzen zituen lehenengo kostituzioa izan zen. Independentzia konkistatu ondoren, antzinako kolonia guztiek ados jarri beharra izan zuten, eta hori oso konplexua izan zen. Hegoaldeko kolonietan, etxe handietan bizi ziren lurjabeek aguintzen zuten; adibidez, esklabotzaren abolizioaren aurka zeuden. Aldiz, iparraldeko koloniak burgesak eta nekazaritzako jabe txikiek kontrolatzen zituzten.
  • Konbentzio nazionala

    Konbentzio nazionala
    Konbentzio Nazionala Frantziako Lehen Errepublika sortu zuen biltzar konstituziogilea izan zen, 1792ko irailaren 21etik 1795eko urriaren 26 arte gobernatu zuena.
  • Frantziako lehen errepublika

    Frantziako lehen errepublika
    Frantziako Lehen Errepublika (frantsesez: Première Republique française) Konbentzio Nazionala sorberriak 1792ko irailaren 22an errepublika aldarrikatu zuen.
  • Direktorioa (1795–1799)

    Direktorioa (1795–1799)
    Direktorioa (frantsesez: Le Directoire) Frantziako Iraultzaren III. urteko Konstituzioak ezarri zuen aginte exekutiboa (1795eko abuztua) izan zen. Direktorioak izena eman zion IV. urteko brumarioaren 5ean (1795eko urriaren 28an) thermidor-eko Konbentzioaren ordezkoa hartu zuen erregimenari. "Errepublika burgesaren garaia" ere deitu izan den erregimen hau Iraultzaren VIII. urteko brumarioaren 18an (1799ko azaroaren 9an) amaitu zen, Napoleonek emandako estatu-kolpearen ondorioz.
  • Kontsulatua (1799–1804)

    Kontsulatua (1799–1804)
    Lehen kontsulatua, Napoleon Bonapartek bere burua enperadore izendatu zuenean amaitu zen.
  • Errepublika frantzesa

    Errepublika frantzesa
    1804an Napoleon Bonapartek Frantziako Lehen Inperioa ezarri zuen arteko garaian izandako erregimen politikoa izan zen errepublika.
  • Espainiako lehen errepublika

    Espainiako lehen errepublika
    Espainiako Lehen Errepublika 1873ko otsailaren 11tik 1874ko abenduaren 29a arte Espainian izandako erregimen politikoa izan zen.
    Espainiako Historiako lehen errepublika saio laburra izan zen oso, ezegonkortasun politikoa eta bortizkeria izan zituen ezaugarri. Errepublikak lau presidente izan zituen eta aldarrikatu zenetik hamaika hilabetera Pavía jeneralak estatu kolpea egin eta Errepublika unitarioa ezarri zuen, De la Torre dukearen menpean. Borboitarren berrezartzearekin amaitu zen.
  • Behin-behineko gobernua

    Behin-behineko gobernua
    1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten, Alfontso XIII.a Espainiakoa boteretik egotziz. Aurreko egunean, apirilaren 13an, Eibarko udaletxean jaso zuten Espainiako Bigarren Errepublikako bandera izango zena, beste hiriei aurrea hartuz.
  • Espainiako Bigarren Errepublika

    Espainiako Bigarren Errepublika
    Espainiako Bigarren Errepublika 1931tik 1939 arte iraun zuen erregimen politikoa izan zen, Errepublikan oinarritua. Espainiako Gerra Zibilak markatu zuen Espainiako Bigarren Errepublikaren amaiera eta Francisco Francoren diktaduraren hasiera.
  • Bi urte erreformista

    Bi urte erreformista
    Bi urte erreformistan eztabaida batzuk sortu ondoren Zamorak dimititu egin zuen, Azaña gobernuburu jarriz. 2 erreforma egin ziren nekazaritza erreforma eta hezkuntza erreforma eta nahiko arrakasta izan zuten baina laster Azañaren gobernuaren amaiera etorri zen bere dimisioarekin. Zegoen garai korapilatsuagatik dimititu zuen, hainbat greba baitzeuden.Abenduaren 9an Errepublikako Konstituzioa onartu zen.
  • Eskuindarren gobernua

    Eskuindarren gobernua
    1934ko urriaren 5ean langileen matxinada izan zen, Gobernua eskumaren eskuetan geldituko zelakoan, Errepublika defendatu eta boterea armen bidez eskuratzeko. Asturias eta Katalunian izan zuen eragin nagusia. Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Bizkaian, ezkerreko mugimendua zegoen herrietan eman zen: Bizkaiko meatzaldean, Ibai-Ezkerraldean, Donostia inguruan, Eibarren, Arrasaten, Oñatin, Bergaran, Soraluzen, Irunen... Herri horietan, 150.000 langilek grebara jo zuten.
  • Fronte Popularra

    Fronte Popularra
    1936ko otsailaren 16an Fronte Popularra izeneko koalizioak irabazi zituen hauteskundeak.
  • Gerra zibila 1936-1939

    Gerra zibila 1936-1939
    Urriaren 6an onartu zuten Euskadiko Estatutua, Kataluniakoak aurrera egin ondoren.
    1939ko apirilaren 1ean, Francoren armada garaile izanik, Errepublika amaitutzat eman zen.
  • Erromatar errepublika

    Erromatar errepublika
    K. a. 509an sortu zen errepublika Erroman, Tarkinio Superbo erregea bota zutenean. Junio Brutok, magistraturetan oinarritu zuen Errepublika. Magistratu garrantzitsuenak bi kontsulak ziren, zeinek armadaren gaineko boterea zeukaten. Hala ere, legeak eta politika orokorra Senatuarekin adostu behar izaten zituzen kontsulek. Hasiera batean, nobleziak edo patrizioek baino ezin zuten boterea izan, baina pixkana plebeioei edo jende arruntari kargu publikoen ateak zabaldu zitzaizkieten.