-
Tolosa hiria sortu zen. Ez dago garaiko Inauterien inguruko informazio asko baina hainbat teoriak diote auzoko baserrietan landa kutsua zuten festa ekintzak burutzen zituztela, besteak beste: puska biltzea, maskara atabikoak, bertako kantu eta musika…
-
Kapital metaketarekin hiriak garatu ziren. Festaren kontrola agintarien esku geratu zen eta jaiek kutsu basatia galdu zuten.
-
XIX. mende amaieran Inauteriek berriro antzina eduki zuten izpiritu basati hori berreskuratzen hasi ziren.
-
Izpiritu paganoaren berpizkunde prozesuaren baitan, Eroen Segizioa (Comitiva de la Locura) izeneko konpartsa erraldoia atera zen Tolosako kaleetara. 500 pertsona inguruk osatzen zuten aipatu konpartsa, Europako Venezia edo Niza hirietako inaute eredua errepikatuz.
-
Frankismo garaian Espainiar estatu osoan inauteriak debekatu egin ziren hauek zuten izaera paganoa zela eta. Tolosan ordea, Inauteri izena "Udaberriko Jaiak" (Fiestas de Primavera) izenarekin ordezkatu eta ospatzen jarraitu ziren.
-
Hasieran oso umil eta estalita bazen ere, 1943tik aurrera berriro indartuz joan ziren. Elizaren kexu eta protestak tartean baziren ere musika, zekorrak, dantzak eta dibertsioa ez ziren falta izango errepresioz betetako urte beltz luze haietan. Herriko agintariak jaien aldekoak zirelako; eta, batik bat, herriak hori jaso zuelako eta ondo pasa nahi zuelako.
-
Frankismotik aurrera parte-hartzeak eta ikuskizunek ere gora egin zuten. Honela gero eta ospe zabalagoa hartu eta jendearen arreta erakarri zuten Tolosako Inauteriek. Estilo berezia zuten Tolosako Inauteriek, baliabide gutxirekin eta imaginazio handiarekin egindako mozorroak ziren Inauteriaren oinarria.