Title: XX. mendeko ardatz kronologikoa

  • Austerlitz bataila

    Austerlitz bataila

    Austerlitzekoa Napoleonen garaipenik nagusienetariko bat izan zen, Frantziako Lehen Inperioak bederatzi urteko borroka baten ondoren Hirugarren Koalizioa erabat menderatu baitzuen. Gudu-zelaia Austerlitzetik gertu, egungo Slavkov u Brnan, Brnotik hamar kilometrotara zegoen, Moravian, orduan Austriar Inperioan eta egun Txekiar Errepublikan dagoena.
  • Napoleon

    Napoleon

    Frantziar militar eta gobernatzailea izan zen. Frantziako lehen kontsula izan zen 1802-1804 bitartean, eta enperadorea 1804tik 1814ra eta 1815eko martxotik ekainera. Iraultzaren garaian sortu ziren ideia asko, frantses erakundeetan gorpuzten eta Frantziaren eragina Europako beste lurraldeetara zabaltzen saiatu zen aginpidean jardun zen bitartean.
  • Frantziako iraultza

    Aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen,rrepublika bat ezarri zuen, asaldura politikoko aldi bortitzak katalizatu zituen eta, azkenik, Napoleonen agindupeko diktadura bati ekin zion.
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera

    Mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua
  • Alemaniaren bateratzea

    Alemaniaren bateratzea

    1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena.
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia

    Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten[2]. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu baitziren militar aritzeko
  • Errusiako iraultza

    Errusiako iraultza

    Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da.
  • versaillesko ituna

    versaillesko ituna

    Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua.Itunaren puntu nagusi eta eztabaidagarrien artean, gerra eragitearen erantzukizun osoa Alemaniari eta bere aliatuei leporatzea izan zen.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen; halaber, etsaien edo Lebensunwertes Leben (bizitzarik merezi ez duen bizitza, hau da, juduak, ijitoak, eslaviarrak, fisikoki edo psikikoki gutxituak eta abar) deiturikoen kontra egiten zuen.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa

    B.Mussoliniren Erromarako martxa

    Erromarako Martxa (italieraz: Marcia su Roma) Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    1929ko krisialdi finantzarioak egungoaren antz handia du, eta bada gaurkoa askoz larriagoa izango dela esaten duenik ere. 1929ko urriaren 24an akzio guztien prezioak amildu egin ziren eta inbertitzaileek ihes egin zuten. Burtsaren crackak depresio ekonomikoaren bezpera dira.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera

    Mundu osoan hedatu zen gerra izan zen.Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona.
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera

    Europaren suntsiketa erraldoiaren aurrean, euren boterearen gainbehera etorri zen, Afrikaren eta Asiaren deskolonizazioa piztuz. Industria kaltetuta ikusi zuten herrialde gehienek berreskurapen ekonomikoa ikusi zuten. Integrazio politikoa, bereziki Europan, errealitate berri bat izan zen, gerra aurreko etsaitasunetik identitate komun bat sortzeko ahaleginarekin
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa

    Jende ugari hil zen mendebaldeko alderdira igaro nahian, mugan zeuden AEDko zaintzaileek ezarri zuten zaindaritza gogorrari burla egiteko saiakeren ondorio. Biktimen kopuru zehatza ez da ezagutzen.Historia Ikasketen zentroak, aldiz, 125 hildako izan zirela baieztatu zuen. Dena den, Alemaniaren banatzearen eta Gerra Hotzaren ikurrik garrantzitsuenetariko bat izan zen.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere. Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean Sobietar Batasuna erori arte iraun zuen.
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera

    Haren ondoriozko gatazka batzuek diraute gaur egun oraindik ere, Korea haietako bat da. Ipar Korean erregimen komunista dago, sobietar estalinismoaren eta txinatar maoismoaren oinordekoa. Erregimen politiko horri buruz, lehen erregimen dinastiko komunista dela esaten da. Kim Il-sungek 1945etik 1994ra agindu zuen, eta hil zenean (1994), haren seme Kim Jong-ilek boterea eskuratu zuen eta hura 2011n zendu zenean, biloba Kim Jong-unek.