-
387 BCE
Platon
Platon (K.a. 387 - K.a. 347) Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Haren filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin sakona izan dute historian zehar. Filosofiari egungo izaera eman eta haren zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemoloEliminarBiUgia, aztertu zuen lehena izan zen. Lan nagusiak Solasaldiak izeneko bilduma batean jasota daude. -
354 BCE
San Agustin Hiponakoa
San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino (Thagaste, 354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a) filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen. -
Immanuel Kant
Immanuel Kant (Königsberg, Prusia, 1724ko apirilaren 22a - Königsberg, Prusia, 1804ko otsailaren 12a) filosofo eta zientzialari prusiarra izan zen. Europa modernoaren eta filosofia unibertsalaren pentsalari eraginkorrenetakotzat hartzen da. Gainera, modernitatearen azken pentsalarietako bat da, filosofia garaikidea baino lehenagokoa, zeinaren jatorria 1831n kokatzen den, Hegel hil ondoren. -
Karl Heinrich Marx
Karl Heinrich Marx (Treveris, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a) alemaniar ekonomialari, filosofo, soziologo, kazetari, intelektual eta politikari komunista izan zen. Friedrich Engelsekin batera, sozialismo zientifikoaren, komunismo modernoaren, marxismoaren eta materialismo historikoaren aita da. Bere lanik ezagunenak Alderdi Komunistaren Manifestua eta Kapitala -
Hannah Arendt
Hannah Arendt (Hannover, Alemania, 1906ko urriaren 14a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko abenduaren 4a) o politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Askatasuna eta berdintasuna, elkarren lehiakide beharrean, guztiz osagarriak direla aipatzen zuen. -
Simone de Beauvoir
Simone de Beauvoir, izen osoz Simone Lucie Ernestine Marie Bertrand de Beauvoir (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik.