Tnb marrazkia

The New Brigade, urratsez urrats hazitako taldea

  • Period: to

    Sorrera

    Duela 3 urteko urtarrila amaiera aldera hasi ziren lehen aldiz batzen The New Brigadeko kideak taldea osatzeko.
  • Period: to

    Ikasteko epea

    Urte erdi baino zerbait gehiago igaro zuen taldeak lehen kontzertua eman arte. Epe hori ikasten joateko baliatu zuen boskoteak, elkarren arteko koordinazioa lantzeko batez ere.
  • Lehen kontzertua

    Lehen kontzertua
    Udako ostiral gau batean, Zumaiako Oikiako auzoko festetan eskaini zuten lehen kontzertua.
  • Period: to

    Taldearen garapen urteak

    Entseguz entsegu taldea hobetuz joan zen. Pixkanaka beren kanta propioak sortu zituzten. Kontzertuei dagokionez ere, gero eta gehiago ematen hasi ziren, gehienak Zumaian izan dira, nola ez, baina, herritik kanpo ere eskaini izan dituzte hainbat, hala nola Ordizian jo dute, Añorgan, Azpeitian... Gero eta maila handiago erakutsiz.
  • Period: to

    Kontzertu gutxiago

    Taldea apurtu ez den arren, eskaintzen dituzten kontzertu kopurua nabarmen jaitsi da azkenaldian. Lana eta batez ere ikasketak direla eta. Taldekideetako bik kanpoan ikasten dute, nahiko urrun batek (Vigon). Hori dela eta zailtasun handiak izaten dituzte kontzertuak antolatu zein entsaiatzeko.
  • Estudiora!

    Estudiora!
    Azken boladan kontzertu gutxi eskaini arren, kideek elkartzen jarraitzen dute ahal duten heinean. Batzuk gehiago gerturatzen dira entsegu lokara beste batzuk gutxiago. Dena dela, jendea beraietaz ez ahazteko, orain arteko beraien kantu guztiak CD baten biltzea erabaki zuten. Urtarrilaren 27an sartu ziren estudioan lehen aldiz grabaketekin hasteko.
  • Period: to

    Izan Zirenengatik CD-aren ekoizpena

    Disko bat osatzeak prozesu luzea esaktzen du: instrumentu eta ahotsen grabaketaz haratago, dena elkartu eta masterizatu behar da, argazkiak atera, grabatutakoa CDetan sartu, fundamentuzko Album bat izateko liburuxka egoki bat maketatu...
    Grabaketak nahiko bizkor amaitu bazituzten ere (2 aste eskasetan), lan guztia amaitu arte 4 hilabete pasatxo igaro dira.
  • Diskoa kalean!

    Diskoa kalean!
    Diskoa jada salgai da. Zumaiako Metro Tabernan eskura daiteke 5€-ren truke.