-
Bizkaiko lurretatik banandu zen Soraluze. 1299. urtean Bizkaiko koskako herri batek Plentzia herriak izena hartu zuen eta erabaki zuten lurralde berean ezin zirela izen bereko bi herri egon. 1397. urtean Getariako San Salvador elizan egin zen batzarrera joan zen Soraluze eta han Placencia de Soraluze izena esleitu zioten herriari. Hala ere, herria oraindik Durangaldearen parte zen, urte gutxi batzuk lehenago Gipuzkoan sartu arren.
-
Nahiz eta lehenagotik ere jedea bertan bizi, urte honetan sortu zen ofizialki Soraluze. Gaztelako Alfontso XI.ak ofizializatu zuen, esaten dutenez, bizilagun batzuen eskariz.
-
XV. mendean arma industria lantzen hasi ziren soraluzetarrak. Argazkia: sorapedia.eus
-
- urtean lehenengo errege-biltegia egin zen eta egindako armak gordetzen ziren bertan. Erregetxe zaharra izena jaso zuen honek.
-
Garaiko foruen arabera, Gipuzkoako eta Bizkaiko biztanleak kapareak ziren. Hau da, beraien eskubide politikoen jabeak eta gizaki libreak ziren. Honez gain, ez zuten zergarik ordaintzen. Argazkia: sorapedia.eus
-
Herriko Plaza Zaharraren gainean eraiki zen erregetxe berria eta gaur egun leku horrek izena mantentzen jarraitzen du, nahiz eta eraikinik ez egon. Erregetxe berriaren lanak 1804an hasi eta 1807. urtean amaitu ziren. XX. mendean bota egin zuten, armen industriak behera egin zuelako. Argazkia: Indalecio Ojanguren.
-
Soraluze herriak ekonomia sendoa zuen eta horrek mende bukaerako krisia ondo gainditzen lagundu izan zion. Gainera, herria nahiko ondo irten zen 1873. urteko gerratetik. 1896. urtean 2000 biztanle zituen dagoeneko Soraluzek, eta hori herriaren egoera oparoaren seinale zen. Argazkia: Indalecio Ojanguren
-
2.585 biztanle zituen Soraluzek gripe hau herrira heldu zenean. Guztira 36 pertsona hil ziren honen eraginez, Euskal Herriko tasarik altuenetarikoa izanik. Gainera, tuberkulosia ere bazen herrian eta inguruetan, eta gripe honek tuberkulosia zutenen heriotza eragin zuen. Gehienak haurrak eta gizonak izan ziren.
-
Herriaren diru iturri nagusia bilakatu zen torlojugintza. Oraindik 1929. urtean arma-tailer ugari zeuden herrian, baina gerra zibila amaituta torlojuen tailerrek indar handia hartu zuten.
-
Euskal Herriko beste herri askotan bezala, umeek herbestera alde egin behar izan zuten gerra zibila hasi zenean. Argazkia: Los niños de la guerra, relato del tio Esteban liburuko portada. 1937. urtekoa da argazkia, haurrek Belgikan egindako eskala batean ateratakoa.
-
Torloju enpresa askoren sorrerarekin batera, bertan lana aurkitu zuten etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 urteen artean. Enpresa hauek gorakada handia izan zuten eta honek garrantzi handia izan zuen inguruko indrustrian.
-
Gaur egun industria mantendu egin da. Gainera, zerbitzu sektorea hazi egin da eta berritze prozesuan dago herria. 3.883 biztale ditu 2019an hartutako datuen arabera.