Arrietara 4

Sopelako historia

  • May 9, 1520

    San Pedro elizaren eraikunta.

    San Pedro eliza XVI. mendean eraiki zen, 1520. urtean bereziki, hala ere, urteetan zehar hainbat erreforma jasan egin zituen XVIII. mendean. Gaur egun duen kokapena XIV. mendekoa da, baina bere fundazioa aurrekoa da, XII. mendekoa izanik.
  • Armarriaren sorkuntza.

    Urte askotan zehar, Bizkaiko Jaurerriko Udalek ez dute euren ezaugarri izan behar duen harmarririk erabili, ezta zein den jakiten arduratu ere, gauza bera gertatuz gertuko edo hurrunagoko beste eleizateetatik bereizteko unen ere. Sopelako Eleizateari dagokionez, ukatu ezineko datu bat daukagu. 1788an bazuen onartua eleizatearen harmarria. Udaletxean gaurdaino ardura handiz gabe gorde izan diren “txuzo”etan irakur daitekeenez.
  • Sopelako lehen enpresaren sorrera.

    XX. mendean, Sopelan enpresa bakarra zegoen. 1932. urtean kare enpresa bat sortu zen, eta bost langilez osatuta zegoen. Hala ere, batzuen esanetan, Sopelan beste enpresa bat zegoela baieztatzen dute. Enpresa horren izena Papelera del Carmen zuen izena; baina, bi enpresa horien inguruko informazioa eskasa da eta 1940. urtetik aurrera ez dago inolako informaziorik enpresa horien inguruan.
  • Arkeologia aztarnategiaren aurkikuntza

    Ardatz kronologiko honen bigarren tokian hurrengo gertakari daukagu. Sopelan, Kurtzion hain zuzen ere, historiaurreko aztarnategi bat dago. Aztarnategia 1955ean aurkitu zuten, eta 1959an indusi. Zonalde horretan 1959an burutu ziren arkeologikozko lehen lanak eta aita Joxe Miel Barandiaran jaunak hain zuzen, Antonio Agirre eta Mario Grande lagun zituela.
  • Ander Deuna ikastolaren sorrera

    1968ko irailean zazpi ume hasi ziren, nahiz eta kurtsoan zehar ume kopurua gehituz joan eta kurtso bukaerarako 20 bat ume egon ikastolan. Ordura arte, jabegoa Ikastolako guraso edota laguntzaileen izenean zegoen. Garai horretan Kooperatiba Elkarte bat sortzea pentsatu zen eta 1974an bildutako asanbladak 14 pertsona hautatu zituen Zuzendaritza Batzorderako.
  • Komunikazio kablearen inaugurazioa.

    Bestalde, komunikabideei buruz, 1975. urtean, Sopelana eta Ingalaterraren artean, telefoniako kablea inauguratu zuten.
    “Compañia Telefonica Nacional de España” eta “Post Office Corporation” konpainia britaniarrak, “Standard Telephones and Cables Limited” enpresari kable bat eskatu zioten. Kable horrek ur hondotik joango zen, Espainia eta Britinia Handiaren arteko komunikazioa hobetzeko asmoarekin.
  • Sopelako euskalkien liburuaren argitalpena.

    Hizkuntza aldetik, esan beharra dago Sopelako euskara baduela berezko forma bat Bizkaierako euskalki barruan. Horregatik, 1987an argitaratu zen “Sopelako euskararen nondik norakoak” dokumentua. Bertan, herriko euskarari buruzko ikerketa bat egiten zen. Gaur egun, oraindik mantentzen da euskara horren esentzia. Izan ere, esaterako, kirolak eta eskaintza kulturala euskaraz jasotzeko aukera dago.
  • Metroaren eta kotxe-tokien sorrera.

    Bestalde, 1988. urtean Bilboko metro linearen obrak hasi ziren, eta, hurrengo urtean, Sopelako kotxe-tokiak zabaldu ziren. Hasieran, hauek Euskotren enpresako trenak mantentzeko erabili ziren. Zazpi urte geroago, 1995. urtean metroko lehenengo linea inauguratu zen Bilbotik Plentziaraino joaten zena, beraz, Sopela eta Larrabasterran (Sopelako auzo bat) metroa martxan jarri zen.
  • Joane Somarribak Frantziako Tour-ean parte hartu zuen.

    Bestalde, 1988. urtean Bilboko metro linearen obrak hasi ziren, eta, hurrengo urtean, Sopelako kotxe-tokiak zabaldu ziren. Hasieran, hauek Euskotren enpresako trenak mantentzeko erabili ziren. Zazpi urte geroago, 1995. urtean metroko lehenengo linea inauguratu zen Bilbotik Plentziaraino joaten zena, beraz, Sopela eta Larrabasterran (Sopelako auzo bat) metroa martxan jarri zen.
  • Sopelana herriko izenaren aldaketa.

    Azkenengo gertakaria, 2014. urtean gauzatu zen; Sopelana herriak bere izena aldatu egin zuen Sopela izena jarriz. Izan ere, Euskaltzaindiak, Sopelana gaztelerazko izena zela aipatu zuen, beraz, udaletxeak, bereziki EH Bildu-ko ordezkariek, Sopelanaren ordez, Sopela izena jartzea erabaki zuten.