Webgunerako 1 1024x699

Sagardoa egiteko prozesua

  • Sagarra bildu

    Sagarra bildu

    Urtero sagardotegiak, lehen urrats moduan, sagarrak biltzen hastea da. Prozesu honek hilabete behar du, hortaz, abuztuaren bukaeran hasten dira jasotzen, urri hasiera arte.
  • Sagarrak hautatu

    Sagarrak hautatu

    Sagar guztia bildu ostean, urarekin garbitzen hasten dira eta hoberenak aukeratzen dituzte sagardoa egiteko.
  • Sagarra jotzea

    Sagarra jotzea

    Behin sagarra garbitu eta hautatu dugunean, sagarra jotzea da hurrengo pausoa, hots, sagarra zanpatzea zukua ateratzeko.
  • Jotzetik tolarera

    Jotzetik tolarera

    Sagar guztia zanpatu ondoren, zanpatutako guztia tolarera eramaten da, eta honetan, sagarraren zukua (muztioa)-tik banantzen da. Muztioa gazteleraz "mosto" bezala ezagutzen dugunari deritzo.
  • Muztioa irekin

    Muztioa irekin

    Tolarean sagarraren zukua lortu ondoren, fermentazio prozesua ematea falta zaio sagardoa lortzeko. Horretarako, metalezko enbutu handi batzuetan sartzen da. Fermentazio prozesua hiru zatitan egiten da. Lehenengoan, muztioa irekiten da, 12 egunez.
  • Bigarren fermentazio prozesua

    Bigarren fermentazio prozesua

    Muztioak lehen fermentazio prozesua aurrera eman duenean, bigarren fermentaziorako prestatzen da. Bigarren honetan, berriro ere 10-12 egunez egongo da irakiten, baino kasu honetan, alkohola gehituko zaio.
  • Kupeletan sartu

    Kupeletan sartu

    Bigarren fermentazioa amaitzean, lortutako sagardoaren produkzio erdia kupeletan sartzen dute. Hau izango da, urtarrilean Txotx denboraldi hasieran jendeak, sagardotegietan edango duen sagardoa. Aldiz, beste erdiak hirugarren fermentazio prozesua biziko du.
  • Hirugarren fermentazio prozesua

    Hirugarren fermentazio prozesua

    Esan dugun bezala, lortutako sagardoaren erdia kupeletara joango da eta beste erdiak, hirugarren fermentazio prozesua jasango du. Berriz ere, 10-12 egun pasako ditu irakiten. Hirugarren prozesu hau, udaberria baino lehen egiten da.
  • Sagardoa enboteilatu

    Sagardoa enboteilatu

    Fermentazioaren hirugarren zatia bete duen sagardoaren azken fasea, enboteilatzearena da. Enboteilatu ondoren, bukatzen da prozesu osoa, eta hau izango da, dendetan saltzen dituzten sagardo boteilak.