-
-
Henrike nabigatzaileak, Joanes I.a Portugalgoaren semeak, itsasoaren ezagutza hobetzeko eskola bat sortu zuen. Izan ere, marinel askok esperientzia falta zuten, baita Afrikaren hegoaldera nabigatzeko beldurra ere.
Eskola hartan, espedizioetarako tripulazioak eta munduko hainbat lekutatik irisitako kartografoak prestatu ziren. -
-
-
-
-
Urte berean, Henrike Nabigatzailea hil ondoren, Portugalek hegoalderantz egiten jarraitu zuen, baina mantsoago. -
-
Aurkikuntza horiek, Indiako ozeanora pasabidea ireki zuten. -
Portugalen ukoaren ondoren, Gaztelara abiatu zen, eta hango monarkek eginkizuna finantziatzea erabaki zuten.
1492ko abuztuaren 3an irten zen Palos de la Fronterako portutik. Hainbat aste pasa ondoren, kostaldera iritsi ziren 1492ko urriaren 12an. KUBA, BAHAMAK eta HISPANIOLA uharteak esploratu.
Kolon hil zenean ere, Asiara iritsi zela uste zuen. Baina Ameriko Vespuziok frogatu zuen lur horiek beste kontinente batekoak zirela. -
Antilla Txikiak esploratu zituen. Hispaniola uhartean kolonoen lehenengo kokalekuak eraiki ziren. -
Gaztela eta Portugalen arteko lehia zela eta, monarka Katolikoek aita santuarengana jo zuten, har erabaki zezan aurkitzen ari ziren lurren gaineko eskubideez.
Itunean meridiano bat egitea erabaki zuten (Azoreetatik 2.000 kilometrotara); hortik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat.
Aurkikuntzaren ondorioz, itsasoz haraindiko bi inperio sortu ziren, Espainiarena eta Portugalena. -
1497an hasitako bidaia horrekin amaitu zen proiektu portugaldarra, eta hari eskerrak, Portugalek Indiako ozeanoan zuen presentzia finkatu zuen.
Bidaia hori Vasco da Gamak zuzendu zuen. Lisboatik irtendako flota hau lau itsasontziz osatuta zegoen. -
Kontinentearen kostaldera iritsi zen; gaur egungo Venezuelara. -
Pedro Álvares Cabralek Indiara egin zuen bidaia batean aurkitu zuen, Afrikatik gehiegi urruntzeagatik. -
Karibe itsasoaren zatirik mendebaldekoena esploratu zuen. -
1519an, Fernando Magallanesek zuzendutako espedizio bat irten zen Sevillatik.
Magallanes eta haren tripulazioa Amerikarren hegoaldera joan ziren kontinentearen ertzetik. 1520an, bi itsasoak elkartzen zituen itsasartea igaro zuten eta ozeano Barean barna jarraitu zuten Filipinetaraino. Han hil zen Magallanes, eta Juan Sebastian Elkanok ordezkatu zuen espedizioaren zuzendaritzan.
Azken hau Moluketara iritsi eta 1522an Espainiara itzuli zen, Afrika ertzetik.