Plaza beltza

Plaza Beltza kultur elkartearen bilakaera

  • Sopelako Ganebarri gaztetxearen itxiera

    Sopelako Ganebarri gaztetxearen itxiera
    2006ko udan, Ertzaintzak Sopelako Ganebarri gaztetxea hustu zuen eta bertan zebilen jendearentzat inflexio-puntu bortitza izan zen hura.
  • Plaza Beltzaren bigarren eskuko liburu-azoka

    Plaza Beltzaren bigarren eskuko liburu-azoka
    Plaza Beltza kultur elkarte sortu berriak, lehen aldiz bigarren eskuko liburu-azoka bat antolatu zuen. Orduan aldarrikatu zutenez, kultura plazaratzeko eta ideiak zabaltzeko jaiotako taldea ziren. Horrekin batera, aurkezpen hartan elkartearen asmo nagusia herri-liburutegi bat sortzea zela jakinarazi zuten.
  • Lehen ekinaldia: Herri-liburutegia

    Lehen ekinaldia: Herri-liburutegia
    Sopelako kultur elkarte gazteak bere ametsa errealitate bihurtu eta Plaza Beltza izeneko herri-liburutegi politiko eta soziala zabaldu zuen Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko 59. zenbakiko lonjan.
  • Herri-liburutegiaren porrota

    Herri-liburutegiaren porrota
    Plaza Beltzaren ametsak gutxi iraun zuen. Izan ere, lau urte oparoren ostean, konpromezu falta eta kudeaketa arazoak zirela medio, lokala itxi eta herri-liburutegiaren proiektua bertan behera utzi behar izan zuten.
  • Bigarren ekinaldia: Enjoy pub-aren eskuraketa

    Bigarren ekinaldia: Enjoy pub-aren eskuraketa
    Lehen proiektuaren porrota ikasbide lez harturik, etengabe aukera posibleak aztertu zituzten lokal bideragarri eta egokiak topatzeko. Orduan, Larrabasterra auzoko Loiola Ander Deuna kalean zegoen β€˜Enjoy’ izeneko pub-aren itxiera aprobetxatuz, lokala bereganatu zuten.
  • Plaza Beltza elkarteko proiektuaren garapena

    Plaza Beltza elkarteko proiektuaren garapena
    Behin lokala hartuta, proiektuari bultzada berri bat ematea erabaki zuten. Liburutegia osatzeaz gain, lokalaren egitura nahiz insonorizazioa aprobetxatuz, eszenatoki eta taberna berria ireki zuten. Horrez gain, bere kanpoaldea apaindu eta elkartearen kolore hori bereizgarriarekin koloreztatu zuten.
  • Plaza Beltza Kulturgunearen irekiera

    Plaza Beltza Kulturgunearen irekiera
    Azkenik, 2017an Plaza Beltza Kulturgunea inauguratu zuten. Handik aurrera, etengabe herriari bideratutako jarduerak abiarazi dituzte.
  • Kulturgunearen bigarren urteurrena

    Kulturgunearen bigarren urteurrena
    Elkartea oso harro dago bere azken ekimenaz, izan ere, bertan antolatzen dituzten jardueretan metatutako diru-kutxarekin elkartearen gastuak amortizatzeko gai dira. Halaber, gaur egun aurre agiten ari diren erronka nagusiak, liburuen digitalizazioa eta sare-sozialetan presentzia areagotzea dira.