-
Pablo Ruiz Picasso Malagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean.
-
1891n, hamar urte zituela, familia A Coruñara joan zen bizitzen bere aitak Da Guarda Institutuan lanpostu bat lortu baitzuen.
-
1900eko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera.
-
1904an azkenik Frantziako hiriburura lekualdatzea erabaki zuen.
-
1930ean bere amari pintaturiko erretratu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion
-
1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen
-
1937an Gernika margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko.
-
1942an Frantziako Alderdi Komunistako kidea egin zen.
-
1946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen
-
Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta izugarri handia utzi zuen.