Pedagogia1 1 edited

PEDAGOGIA

  • 470 BCE

    Sokrates

    Sokrates
    Garrantzia ez zion soilik ezagutzen multzoketari eman, baizik eta hauen behaketari ere. Honez gain, multzoketarako oinarri sendoak ezarri behar zirela adierazi zuen. Sokratesentzat oso garrantzitsua zen ikasleak berarekin hitz egiteko, pentsatzeko eta hausnartzeko prest egotea (maieutika ere defendatu zuen). Hauek oinarri ziren berak proposatutako hezkuntzan.
  • 367 BCE

    Platon

    Platon
    Berarentzat oso garrantzitsua zen Egia topatzea, eta honetarako hezkuntza beharrezkoa zela azpimarratu zuen, ideien mundura bideratzeko. Honez gain gizartearen hezkuntza, funtzio sozial eta politikoa zela defendatu zuen. Harreman estua egin zuen filosofia eta hezkuntzaren artean.
  • 322 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Hezkuntzari garrantzia eman zion, garapen pertsonalerako gakoetako bat zela defendatuz. Sozializazio prozesu bat bezala uler genezake hezkuntza. Izan ere, hezitzeko momentuan ezagutzak bereganatzen ditugu eta lortzen ditugun baloreek aldaketak sorrarazten dituzte, bai intelektualak eta bai sozialak edo emozionalak. Hau zioen: "la educación nunca termina, pues es un proceso de perfeccionamiento y por tanto ese proceso nunca termina. La educación dura tanto como dura la vida de la persona.”
  • 1492

    Juan Luis Vives

    Juan Luis Vives
    Garai modernoko lehen pedagogo sistematiko bezala ezagutzen da. Psikologia oinarritzat zuen heziketan, baita emakumearen kultura ere eta metodo eskolatikoen kontra zegoen. Ikasle bakoitzaren trebetasunak kontuan hartu behar zirela babesten zuen.
  • 1568

    Campanella

    Campanella
    Pedagogia modernoaren hasarazle bezala ezagutua. Tommaso Campanellak, behaketa eta hausnarketari eman zion garrantzia hezkuntza metodo tradizionalak kritikatuaz. Berak dioenez, heziketa ez da lortzen liburuen irakurketa dela medioa, baizik, behaketa eta hausnarketaren bitartez.
  • Comenio

    Comenio
    Pedagogiaren aitatzat ezagutzen da. Bere eginkizun garrantzitsuena hezkuntza guztiei zabaltzen saiatzea izan zen; emakume eta gizonei modu berean, tratu txarrik gabe eta ikasleengan poza eta motibazioa aurkitzen inklusioa sustatuz.
  • Descartes

    Descartes
    Descartes ez zen pedagogoa eta ziurrenik ez zuela intentziorik bertako eragin handiko pertsonaia izateko , baina, bere ekarpena hain garrantzitsua izan da non bere izena pedagogiako historian agertzen den. Berak, arrazoiaren garrantzia azpimarratzen du. Egia bat, egi bihurtzeko hau zalantzan jarri eta arrazoiak eskatzearen garrantzia. Metodo gisa arrazoia erabiltzen du eta eztabaida teknika gisa. Bere obrarik garrantzitsuenetarikoa: “Discurso del método”.
  • Rousseau

    Rousseau
    Hezkuntzaren filosofia orden naturalarekin erlazionatzen du eta hezkuntzaren prozesu naturala defendatzen du; gizakiaren etapa bakoitza errespetatuz. Izan ere, garai hartan haurrak ahal bezain laster heldu izatea bilatzen zuten baina bere ikuspuntu pedagogikoaren arabera ordea, haur hezkuntza ezinbesteko etapa da banakoaren nortasuna eraikitzeko.
  • Herbert Spencer

    Herbert Spencer
    Pedagogia positibistaren aitatzat hartua da. Spencerrek pedagogia indibidualistari ematen dio garrantzia honek dio, eskoletan erakusten denak ez duela ezertarako balio ez baitu inolako erabilpen praktikorik. Bere ustez hezkuntzak gizakiaren imperfekzioak desagertzkeo bakarrik balio du eta honek dio aldaketa soziala egoten bada (legeen arabera) ez dela zertan hezkuntzaren beharrik egongo. Eboluzio naturalaren aldekoa da.
  • Maria Montessori

    Maria Montessori
    Mediku eta Pedagoga italiarra.
    Haurrek ikasteko askatasuna behar zutela pentsatzen zuen, ondorioz, gehiegizko arauak haurra mugatu egiten zuela zioen. Akatsak egitea gaizki ez zegoela babesten zuen, horrela umeak berriro eginez ikasten zuelako. Maria Montessorik, garai hartako irakasle tradizionalaren zeregina aldatu beharra zegoela uste zuen.
  • Rosa (1866) eta Carolina (1870) Agazzi

    Rosa (1866) eta Carolina (1870) Agazzi
    Hezkuntzara hainbat ekarpen egin zituzten horietako batzuk hauek dira:
    Ordenaren garrantzia (materiala, estetikoa, espirituala, morala, soziala eta armonikoa), obserbazioa, esperimentazioaren bitartez arrazoia lortzea, alaitasuna ere oso garrantzitsua da haurrak motibatzeko…
  • Jean Piaget

    Jean Piaget
    Jean Piaget: psikologia ebolutiboa. Haurraren garapenean estadio desberdinak zeudela deskubritu zuen. Honek, lau estadio kognitibo: sentitze mugitzezkoa (1-5 urte bitarte), operazio aurreko errepresentazioak (2-7 urte bitarte), operazio konkretua (7-11 urte bitarte) eta operazio formalak(12+ urte).
  • Freire

    Freire
    Bere ekarpen nagusietako bat pedagogia kritikoa izan zen. Hau, hezkuntza-sisteman eraldaketak bultzatzen dituen proposamen alternatibo bat da eraldaketa soziala ardatz duena. Praktika eta teoriaren erlazioa sustatzen du pentsamendu kritikoa lortzeko. “Seria en verdad una actitud ingenua esperar que las clases dominantes desarrollasen una forma de educacion que permitiese a las clases dominadas percibir las injusticias sociales en forma critica”.
  • Roger Schank

    Roger Schank
    Schankek hasteko azpimarratzen duena, hezkuntza elkarrizketa bat izan beharko zela dio. Ikaslea zerbait egiten saiatzen den bitartean, irakaslea berriz, dudaren bat dagoenean bertan egotea laguntzeko. Ikasleak klasezka antolatzeko joeraren kontra ere badago. Bere ideia garrantzitsuenetako bat, egiten ikastea da, hau da, liburua hartu eta ikasten jarri ordez, praktiken bidez ikastea.
  • Richard Gerver

    Richard Gerver
    Gerverrek dioenez, irakaskuntza gaur egungo garai digitalaren altueran egon behar dela dio. Garai honetako gazteak era digitalean ikasten duten bitartean, irakasle guztiak orain dela mende bateko hezkuntza aplikatzen dutela dio eta horrela etorkizunerako prestatzea ezinezkoa dela. Honez gain, sormena ibiltzeko beharraren garrantzia azpimarratzen du, garai hontan oso garrantzitsua.