-
Pandemiaren zabalkundea zela eta, Alarma Egoera ezarri zuen lehenengo aldiz Espainiar Estatuak. Ondorioz, Añuako biztanleek etxean geratu behar ziren ere.
-
Konfinamenduaren ostean, arintzea faseetan banatu zuen estatuak. Euskal Autonomia Erkidegoa egun honetan sartu zen lehendabiziko fasean. Añuan ere paseatzera ateratzea ahalbidetu zen. Biztanle kopuru txikia zela eta, ez zegoen ordutegirik honetarako. -
Egoerak hobera egin zuen EAEn eta konfinamenduaren arintzearen bigarren fasera pasa zen. Honetan, Eusko Jaurlaritzak hartu zituen erabakiak. Añuan ez zen aldaketa handirik nabaritu, ostalaritza edo merkataritzarik ez dagoelako. -
EAE konfinamenduaren arintzearen 3. fasean sartu zen. Añuan ez zen aldaketa handirik nabaritu, paseatzeko ordutegirik ez zegoelako eta merkataritzarik ez dagoelako -
Murrizketak jada ez ziren estatuak ezarritakoak. Beraz, Añuan ere bai, Eusko Jaurlaritzari zegokion neurri murriztaileak erabaki eta ezartzea. Momentu honetan, posible zen, adibidez, Gasteizera bidaiatzea aisialdirako edo erosketak egiteko. -
Uda garai nahiko normala izan zen. Mugikortasuna librea zen, atzerrira bidaiatzeko baita ere. Hala ere, COVID-19-ko kasuek gora egin zuten udaren amaiera aldera.
-
Bigarren alarma egoera ezarri zuen Espainiar Estatuak. Honekin batera, 23:00 eta 6:00 tartean etxeratze agindua ezarri zen; EAEn udal-eremutik ateratzeko debekua eta gehienez 6 pertsona elkartu zitezkeen. Mugikortasun debeku hori bereziki eragina izan zuen Añuan, Gasteizera joateko debekuagatik bereziki