-
Ordizia 1268an sortu zenetik 750 urte pasa dira. Gora-behera ugari pairatu ditu herriak geroztik, dena suntsitu zuen sute batetik hasita azokaren sorrera arte.
-
Alfontso X Jakintsuak Villafranca sortzeko pribilegioa eman zien Ordizia izeneko toki bateko herritarrei
-
Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Lazkao Villafrankako administrazioaren baitan sartu ziren.
-
- urtean hasi ziren ospatzen Santa Ana egunean (uztailak 26) Ordiziako festak.
-
1512an Ordiziak sute bat pairatu zuen eta, ondorioz, Juana I. Gaztelakoak asteroko azoka antolatzeko pribilegioa eman zion herriari.
-
Azoka antolatzeko ohitura galdu zen eta 1768an Udalak berreskuratu nahi izan zuen. Baina 1512an eskainitako pribilegioa galduta zegoenez, beste bat eskatu behar izan zuten. Carlos IV.aren gorteak 1797an pribilegio hori berreskaini zuen.
-
1835ko maiatzaren 25an karlistek Villafranca setiatu zuten. Setioak bederatzi egun iraun zituen eta 60 bonba, 1480 granada eta ia 1000 bala bota zituzten Karlosen aldekoek herrian.
-
Karlos erregegaiak Villafranca aukeratu zuen zenbait urte geroago, 1875ean, euskal foruei zin egiteko.