Evolucionhumana6

ONDARE KONTZEPTUAREN BILAKAERA HISTORIKOA

  • Period: to

    XVIII.MENDEA

    Ondarearen jatorria bildumazaletasunarekiko interesaren hasieran dago. Bestalde, aurreko garai batzuetako objektuek, balio berezia hartzen dute historiako garai jakin batzuetakoak izateagatik. Horrela, prozesu honetan akademiek funtsezko eginkizuna bete zuten, bereziki, arte ederrenak. Azkenik, ondarea altxor gisa hartzen zen, zibilizazioaren goranzko aurrerapenaren lekuko diren jenioetatik sortutako produkzioari erreferentzia egiten baitzioten.
  • Period: to

    XIX.MENDEA

    Etapa honetan ondareari dokumentuaren balioa esleitzen zaio.
    Modu honetan, haren antzinatasunarengatik baliozko objektua izateaz gain, ondareak balio dokumental handia eskaintzen du.
    Are gehiago, ondarea kultura-ondasun bihurtzen joaten da eta herri baten kulturaren lekuko gisa ulertzen da. Era berean, "ondasun kulturala" kontzeptua erabiltzen hasten da, ondarearen eta esanahi inmaterialaren artean erlazioa dagoela ezarriz.
  • Period: to

    XX.MENDEKO LEHENENGO ERDIALDEA

    Garai honetan ondarea gizartearekin lotzen da eta ez da gizabanakoarentzako ondarerik existitzen, jada ondarea “ondasun komuna” baita. Horregatik, komunitateak garrantzia hartzen du eta objektuak, eraikuntzak, etab. ondasun bihurtzen dira bakarrik herritarrek balioa ematen badiete. Izan ere, ondareak komunitate baten identitate kulturala adierazten du eta aldi berean, ekonomia nahiz gizarterekin erlazionatzen da.
  • Period: to

    XX.MENDEKO BIGARREN ERDIALDETIK GAUR EGUNERA

    Azkenaldian, ondarea baliabide gisa interpretatzen da, hau da,
    ero eta gehiago eskatzen da ondareak nolabaiteko errentagarritasun ekonomikoa izatea. Honetarako, turismo kulturala erabil daiteke. Bestetik, ondarea kontsumi daitekeen objektu bihurtzen da, eta, beraz, komunitatearentzako diru-sarrera iturri bihur daitekeela pentsatzen hasten da. Laburbilduz, gaur egun, ondare kulturalak bere existentzia, kontserbazioa eta dibulgazioa, esleitu dakizkiokeen “balio” desberdinetan oinarritu dezake.