-
"Ondare" hitzaren jatorria eta eboluzioa
“Ondare” hitzaren jatorria bi hitzetatik dator; frantsesezko “patrimoine” hitzetik (aurrekoengandik heredatzen dena), eta bestetik, “heritage” hitzetik (ondorengoei transmititzen zaiena).
Guzti honek, identitatearekin zerikusi handia dauka. Izan ere, sozializazio- eta indibidualizazio-prozesuaren barnean dagoela esan daiteke; gizabanakoa gizartearen barnean izaki sozial, politiko eta kultural gisa eratzen ari denean, pertsona indibidual eta bakar gisa ere bere nortasun propioa eraikitzen ari da. -
Period: to
XVIII. mendea
Ondarearen jatorria bildumazaletasunarekin lotzen da. Beste garaietako objektuek balio berezia hartzen zuten, historiako garai zehatz batzuetakoak izateagatik.
Kontserbatu eta transmititu daitezkeen elementu bakarrak antzinako monumentu/artelan batzuk ziren.
Asmoa nazio oso baten ospea handitzea zen; bereizketa sozialtzat hartuz.
Antzinakotasuna gurtzen da, kate progresibo/ebolutiboaren adierazle (iraganeko ekintzek orainaldikoak ahalbidetzen dituzte, eta horiek etorkizunekoak). -
Period: to
XIX. mendea
Ondarea bakarrik izateari utziko dio, dokumentu-balioa emango zaio, kultura-ondasun gisa eratuz.
Ondareari gertaera edota sinesmenen lekuko izatea ematen dio balioa.
Ondareak gainerako bizidunengandik bereizten gaitu, hurrengo belaunaldiei transmititzeko gaitasunagatik.
Ondarea nazionalismoekin eta kolonialismoekin lotuko da, horrek identitate-esparru bat sortzen lagunduko du, identitate zaharrak eta berriak eraikitzen edo berreraikitzen. -
Period: to
XX. mendearen lehen erdia
Ondarea gizartearekin lotzen da, zerbait komuna bihurtuz, guztiona da, eta guztiek dute eskura.
Komunitatearen zereginak garrantzi handia hartzen du; ondare bihurtuko dira soilik herritarrek balioetsitako objektuak...
Ondarearen balioa, materiala zein immateriala, esanahiak eta funtzio sozialak baldintzatzen dute.
Amaitzeko, XVIII. mendean "ondare" kontzeptua sortu zenetik, identitatearekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotzen da. -
Period: to
XX. mendearen bigarren erditik gaur egun arte
Gaur egun, ondarea baliabide gisa hartzen da, hau indartuz, errentagarritasun ekonomiko handia lortzeko.
Baliabide ekonomiko errentagarri bihurtuz gero, haren babesa etab. bermatzen dela uste da.
Egun, ondare kulturala, duen "balio" motaren arabera sailka daiteke: estetikoa, artistikoa, historikoa, kognitiboa eta balio ekonomikoa.