Ondare kulturala kontzeptuaren bilakaera historikoa.

  • Period: to

    XVIII. mendea

    Ondarearen jatorria XVIII. mendetik aurrera sustatutako bilduma zaletasunarekiko interesaren hasieran dago. Interes horri esker, iraganeko objektuak ondare gisa hartzen hasi ziren. Ondarea altxortzat hartzen zen eta kontserbatu eta transmititu daitezkeen elementu bakarrak antzinako monumentu batzuk eta zenbait lan artistiko berezi izango dira.
  • Period: to

    XIX. mendea

    XIX. mendean, ondarea iraganeko legatua bakarrik izateari utziko zaio, eta dokumentuaren balioa esleituko zaio. Ez da soilik balio handiko eta bere antzinatasunak legitimatutako objektu bat izango, baizik eta balio dokumental handia ere ekarriko du. Ondarea kulturatzat hartuko da, herri baten kulturaren lekuko gisa. Objektu eta subjektu sozialak lotzen dira, eta horrek indar handia du herri berberak izan daitezen haien ondarearen transmisore.
  • Period: to

    XX. mendearen lehengo erdia

    XX. mendetik aurrera, ondarea gizarteari lotzen zaio, kolektibitateari. Ez dago ondare bakar bat gizabanakoarentzat, guztiona den eta guztiek eskura izan behar duten "ondasun komuna" bihurtzen baita. Horregatik, komunitatearen zeregina oso garrantzitsua da; izan ere, objektuak, eraikinak, artelanak eta abar ondare bihurtzen dira soilik herritarrek balioa ematen dietenean, identifikatzen dituztenean eta berezkotzat hartzen dituztenean.
  • Period: to

    XX. mendearen bigarren erdia- gaur egun arte

    Gero eta gehiago eskatzen da ondareak errentagarritasun ekonomikoa izatea, zama izateari uzteko. Ondarea kontsumitu daitekeen objektu bihurtzen da, eta, beraz, erkidegoarentzat diru-sarreren iturri bihurtzen den aukeraz pentsatzen hasten da. Azken batean, gaur egun, kultura-ondareak bere existentzia, kontserbazioa eta dibulgazioa oinarritu ditzake eslei dakizkiokeen "balio" mota desberdinetatik abiatuta.