Ondare-kontzeptuaren bilakaera eta jatorria

  • XVIII mendea

    Hau egin zen beste garaietako objektuek balio berezia eskuratu zezaten. Bilduma zaletasuna kontsideratzen da prestigio indibiduala irabazteko modua.
    Akademiei esker kultur ondarearen elementu kantitate handiak mantendu dira.Ondarea altxortzat hartzen zen. Ondare-kontzeptua iraganaren lanen balioari egingo dio erreferentzia, gizatasun lanen moduan eta horregatik egingarria da hautatua izatea.
    Politika alderdi desberdinak bere legitimizazioa bilatzen dutenean, historian eta kulturan bilatuko dute.
  • XIX. mendea

    Ondareari dokumentu-balioa esleituko zaio; kultura bezala ulertuko da, herri baten kultur lekuko bezala;eta kultura bezala, izaera biziduna eta dinamikoa dauka.
    Baieztatzen da ondarea beste bizidunengandik bereizten gaituela, geroko belaunaldiei buruko eta portaera jarraibideak transmititzeko gaitasunengatik, ikasteko gaitasunaren arabera.
    Gainera, erabiltzen da elite sozialak bereizteko eta prestigioa emateko, nazio, herri... baten barruan, baita munduko herriak sailkatzeko eta bereizteko ere.
  • XX. mendearen lehen erdia

    Ondarea gizartera lotzen da. Bere balioa esanahiari mugatuta dago ezartzen zaion funtzio sozialagatik.
    Komunitate kultural baten berezko identitate kulturala adierazten du. Ondarearen kontzeptu interpretazioa erantsi da eta anglosaxoi mundutik dator. Ondarea honekin lotzen da:
    -Identitatearekin
    -Ekonomiarekin
    -Gizartearekin
    Interpretazioa ondarearen dinamizazioa lortzen saiatzen da, bere testuinguru originalean.Irakurketa baten gakoak eskaintzeko oso garrantzitsua da testuinguruan jartzea.
  • XX. mendearen bigarren erditik ona

    Ondarea autofinantzatu daiteke eta garapen ekonomikorako faktore potentziala izan daiteke turismo kulturalaren bitartez.
    Ondarearen muturreko manipulazioa ekiditeko, beharrezkoa da gizarteak balioa eman behar zaion elementu bat bezala ikustea eta haien bizitzetan integratzea. Hortaz aparte, hezteko baliabide bat bezala ikustea oso garrantzitsua da, eta horrekin herritar kritiko batzuk eratuko dira; bere iraganarekin identifikatuko eta etorkizunarekin konprometituko direnak.
  • Gaur-egun

    Ondareak herrialde baten nortasuna osatzen du eta hortaz bere galera konponezina dela gizartearentzat. Izan ere, nortasuna ez da egoera bat, baizik eta eboluzinatzen doan prozesu bat.
    Kultur ondarea kontzeptua erabiltzen da uste delako espazio berri bat islatzen duela baloreak ikasteko eta ezagutzeko kolektibo baten nortasuna.Ondare kulturalaz hitz egiten denean, erlazioa dauka antropologiak egindako ekarpenekin eta “kultura” eta “nortasuna” kontzeptuek urteetan zehar izan duten bilakaerarekin.