-
Mesopotamia, Egipto, Grezia eta Erromako garaia da, mendebaldeko zibilizazioaren jatorria. Honetan objektu, eraikuntza, tokiei… balio magikoa eta espirituala egotzi zitzaien eta jatorriarekin erlazionatzen zen. Garai honetan izan ziren gerren ondoren, galtzaileen sinboloak lapurtu eta suntsitu zituzten. Honen ondorioz, akulturizazioa prozesua hasi zen. Akulturizazioa, kultura batek beste kultura batekin harremanetan jartzean berezko ezaugarriak galtzea edo bestearen ezaugarriak asimilatzea da. -
Garai honetan, ondare bildumak egiten dira. Ondarea altxor kontzeptu gisa ulertzen hasten da. Elizak lehenagoko enperadoreen lekua hartzen du eta bildumak sustatzen dituzte. -
Errenazimenduan mundu klasikoaren hainbat alderdi eredu hartu eta gizabanakoaren garrantzia azpimarratzen da. Pentsamendu aldaketa ematen da, izan ere, Grezia eta Erromako garaiako kultura berreskuratu nahi da eta “monumentua” historiaren testigu bezala hartzen da. -
Ondarea altxor bat bezala kontsideratua zegoen. Haien kultura eraiki zuen gizartearen historiaren testigantza izango balitz bezala ikusten zen ondarea. Garai honetan bildumazaletasunarengatik interesa zegoen eta bildumak prestigio indibiduala goraipatzeko erabiltzen ziren. -
Gizakia munduaren erdigune bilakatzen da, lehen jainkoa zena. Hau, aldaketa iraultzailea izan zen. Argien mendea da, arrazoia, arrazoimena funtsa, funtsezko idea…eta horrelako bezalako ideiak garatu ziren. Sinesmenek, hein handi batean, boterea galtzen dute, baina ez erabat, ezta gutxiago ere. Espiritu zientifikoaren sorrera eman zen eta indusketa arkeologikoen hasiera garai honetan kokatzen da. Pompeya honen adibide da. Ilustrazioan ere ondarearen esanahi modernoa eratzen da. -
Ondarea identitate kultural baten testigantza izango da, komunitate bati dagokiona. Ondasun kolektiboa bihurtuko da eta errebalorizazio sozialaren ideia sortuko da eta ondareak funtzio soziala izango du. -
Ondarea baliabide ekonomiko, soziala eta kulturala bezala ikusita dago. Aitzitik, interesa elementu erakargarrienak sustatzean datza, ahalik eta errentagarritasun ekonomiko handiena lortzeko