-
Europan, 1920ko hamarkadan, ekonomia-egoera konplikatua zen eta, horrez gain, izaera iraultzaileko gizarte krisia izan zen.
-
Demokrazia zuten herrialdeek sozialismoa sisteman integratzea lortu zuten. Britainia Handian, egoera ekonomikoa oso larria zen. Frantzian, ekonomia-krisia hedatu egin zen 1930 hamarkadara arte. Suitzan, Belgikan eta Herbeeretan, alderdi liberalek eratutako gobernu-koalizazioen bidez lortu zen egonkortasuna
-
Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen eta 700.000 afiliatu izatea lortu zuen oso bizkor. Programa populista prestatu zuen gizarte-garaietan, baina jabetza pribatua defendatzen zuen eta oso nazionalista eta militarista zen.
-
Alderdi liberal edo kontserbadoreak ekonomia-krisiari eta gizarte-asaldurari aurre egiteko gai izan ez zirenez, sistema politko autoritarioak ezarri ziren. Italian faxismoa hedatu zen, Mussolini gobernuburu izendatu zuten eta naziek boterea eskuratu zuten Alemanian.
-
Mussolini diktadura faxista ezartzen hasi zen, ezaugarri hauek zituen diktadura horrek:
-Demokrazia desagerraraztea
-Botere guztiak bereganatzea
-Estatu korporatiboa sortu 1926
-Vatikanoarekin harremanak ezarri ziren 1929
- Kanpo-politika espantsionistaren hasiera 1936
- Arraza-legeak onartu ziren 1938 -
Erregimen faxistak interbentzionismo ekonomikoa sustatu zuen, autarkia ezartzeko, Italia bere burua ekonomikoki hornitzeko gai izan zedin. Gizarte gaiei dagokienez, helburua gizarte osoa kontrolatzea eta gidatzea zen.
-
Hitlerrek dekretu bat aldarrikatu zuen, biltzeko eskubidea eta prentsa askatasuna murrizteko. Konstituzioan aitortutako funtsezko eskubideak kentzeko . Hitlerrek botere guztiak bereganatzeko legea onetsi zuen.
-
-Alderdi bakarreko erregimena
-Landerren batasuna
-Administrazioaren garbiketa
-Errepresioa sendotzea
-Alderdi barruko disidentzia deagerraraztea
-Bizi-espazioa konkistatzea
-Hitler estatuburu izendatu zuten -
Nurengberko legeak aldarrikatu ziren; horien bidez, Alemaniako juduak bigarren mailako herritar bihurtu ziren ofizialki.
-
Azaroaren 9an, Kristal Hautsien gaua gertatu zen,Shoaren aurrekaria; hau da, juduek europan jasandako holokaustoaren eta sarraskiaren aurrekaria