-
-
Adolf Hitler Alemaniako Langileen Alderdi Nazionalistan (NSDAP) sartu zen. -
Hitler hautatu zuten alderdiko presidente, Anton Drexlerren ordez. -
Hitler eta haren kolaboratzaileak estatu kolpe bat ematen saiatu ziren (Municheko Putscha). Baina, Hitler atxilotu zuten eta sei hilabeteko kartzela zigorra bete behar izan zuen. -
Hitlerrek, kartzelan egon zen bitartean, Mein Kampf izeneko liburua idatzi zuen. Liburu honetan Hitlerren ideia politiko eta sozialak agertzen ziren, baita Alemaniarako dituen planen eta mundu-ikuskeraren justifikazioak. -
Hitler Alemaniako kantzilerra izendatu zuen Hindenburg presidenteak. Ordutik aurrera, nazien boterea sendotzen hasi zen. -
Hitler estatu buru izendatu zuten, Hindenburg presidentea hil ondoren. Horrela, III. Reicheko (Inperioa) Fuhrer bihurtu zen. -
Lege arrazistak eta antisemitak argitaratu ziren, juduei eskubide zibilak kentzen dizkietenak. Horrela, bigarren klaseko hiritarrak bihurtuz ofizialki. -
Kristal hautsien gaua gertatu zen, Shoaren aurrekaria; hau da, juduek Europan jasandako holokaustoaren eta sarraskiaren aurrekaria. -
Bigarren mundu gerra hasi zen Alemaniak Polonia inbaditu zuelako. -
Hitlerren heriotzarekin, nazismoa kolpe gogorra jaso zuen, eta bigarren mundu-gerra 1945eko maiatzaren 8an amaitu zen, Alemaniak bere errendizioa sinatzen duenean.