-
1939ko Irailak 1, Alemania Polonia inbaditzen du. Bigarren mundu gerraren eragilea izan zen.
-
Frantziak, Alemaniari gerra deklaratzen dio Polonia inbaditzeagatik.
-
1940ko maiatzaren 10ean hasi eta astebete geroago amaitu zen, Herbehereetako gobernuak Alemania Naziaren aurrean amore eman zuenean.
-
Paris, Frantziako hiriburua, alemaniarren eskuetan erori zen 1940ko ekainaren 14an. Frantziak ekainaren 22an Alemaniarekin sinatu zuen armistizio akordioaren barruan, Alemaniak herrialde horren iparraldea eta kostalde atlantiko osoa okupatu zuen Espainiako mugaraino.
-
Hitler Gran Britania bonbardeatzen du.
-
Bigarren Mundu Gerran Greziako Erresuma eta Italiako Erresuma aurrez aurre jarri zituen gatazka armatua izan zen.
-
Ipar Afrikako kanpaina Bigarren Mundu Gerrako bigarren fronte garrantzitsuena izan zen, ekialdeko frontearen ondoren. Ipar Afrikako basamortuan gertatu zen 1940ko ekainaren 10etik 1943ko maiatzaren 16ra arte.
-
Jugoslaviako Inbasioa, Ardatzeko indarrek "25. operazioa" deitua, 1941eko apirilean gertatu zen Jugoslaviako Erresumaren aurkako kanpaina izan zen, Bigarren Mundu Gerran. Inbasioa hasi eta hamaika egunera amaitu zen
-
Barbarroja Operazioa (alemanez Unternehmen Barbarossa), 1941eko ekainaren 22an abiatua, Adolf Hitlerrek Sobietar Batasunaren inbasio planari emandako izena izan zen.
-
Pearl Harborren aurkako erasoa, Japoniar Armada Inperialak Pearl Harborren (Hawaii) eginiko ustekabeko eraso militar bat izan zen, 1941eko abenduak 7an.
-
1941eko abenduaren 8an, Estatu Batuetako Kongresuak gerra deklaratu zion Japoniako Inperioari, aurreko egunean Pearl Harborren izandako eraso harrigarriari erantzunez. F. D. Roosevelt presidentearen doilorkeriaren hitzaldia baino ordubete geroago formulatu zen.
-
Midwayko gudua Ozeano Barean 1942an gertatu zen itsas borroka bat izan zen, Estatu Batuetako eta Japoniako indarren artean, Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek Pearl Harborren aurkako erasoa egin eta sei hilabetera, Ozeano Bareko gerraren hasiera markatu zuena.
-
Stalingradoko gudua, sobietar eta alemaniar tropen arteko gudu bat izan zen. 1942ko abuztuaren 23an hasi eta 1943ko otsailaren 2an amaitu zen, alemaniarrak Sobietar Batasuneko armaden aurrean errenditu ondoren.
-
El Alameingo bigarren gudua Afrikako iparraldeko gerraren inflexio-puntua izan zen, Bigarren Mundu Gerran.
-
Casablancako konferentzia Anfa hotelean egin zen, Casablancan (Maroko), garai hartan Frantziako protektoratua zena. Konferentzia 1943ko urtarrilaren 14tik 24ra egin zen.
-
Stalingradoko gudua, sobietar eta alemaniar tropen arteko gudu bat izan zen, Stalingradoko kontrolagatik, egungo Volgograd, gaur egun Errusia dena. 1942ko abuztuaren 23an hasi eta 1943ko otsailaren 2an amaitu zen.
-
Afrikako iparraldeko kanpaina amaituta, aliatuek erabaki zuten hurrengo urratsa Italiaren inbasioa izango zela, Siziliatik hasita. 1943ko uztailaren 10ean, Dwight Davis Eisenhowerren agindupean, britainiar tropak eta estatubatuarrak uhartearen hego-ekialdera lehorreratu ziren eta hilabete pasatxoan okupatu zuten.
-
Italiarekiko Armistizioa, irailaren 3an sinatu eta 1943ko irailaren 8an publikoki deklaratutako armistizio bat izan zen
-
1943ko azaroaren 28tik abenduaren 1era egin zen bilera bat izan zen, Aliatuen bandoa osatzen zuten Losif Stalin, Winston Churchill eta Franklin D. Roosevelt buruzagien artean.
-
Gudua Guam uhartean gertatu zen, Ozeano Barean, 1944ko uztailak 21 eta abuztuak 10 bitartean. Gudua estatubatuarren garaipenarekin amaitu zen
-
Normandiako gudua, Overlord Operazioa deitua, Aliatuek Bigarren Mundu Gerran egindako operazio militarra izan zen
-
Ardenetako gudua (alemanez Ardennenoffensive edo Rundstedt-Offensive; ingelesez Battle of the Bulge) Alemaniako Bigarren Mundu Gerraren amaieran (1944ko abenduaren 16a - 1945eko urtarrilaren 25a) Belgikako Ardenetako baso eta mendi trinkoetan zehar jaurtitako eraso bat izan zen.
-
1945eko apirilaren 16an hasi zen hiriaren kanpoaldean eta apirilaren 25ean sobietar tropak Reicheko hiriburuan sartu ziren.... Berlin tropa sobietarrek eraso zuten.
-
Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, bere emazte Eva Braunekin batera su-arma batekin tiro egin zuelako. Bere emazte zianuro pozoiarekin hil zen
-
1945eko maiatzaren 7an, Alemaniak baldintzarik gabe amore eman zuen Reimseko (Frantzia) aliatuen aurrean, Bigarren Mundu Gerrari eta Hirugarren Reichari amaiera emanez.
-
Hiroshimako (Japonia) bonba atomikoko onddo hodeia, eztandaren hipozentroaren 18 kilometrora, 1945eko abuztuaren 6an jaurtia.
-
Bonba atomikoaren eztandak Nagasaki hirian eragindako onddo formako hodeia. Nagasaki, 1945eko irailaren 24a, hiri hartan bonba atomikoarekin eraso egin eta 6 astera.
-
Japoniaren errenditzea Bigarren Mundu Gerran 1945eko abuztuaren 15ean gertatu zen eta 1945eko irailaren 2an sinatu zen.