-
Gerraondoko lehen urteetan, kaotikoa zen munduaren egoera ekonomikoa:
- Estatu Batuak, Japoniak eta herrialde neutral batzuek 1914 aurreko produkzio maila gainditu zuten.
- Austriak, Hungariak eta Alemaniak oso inflazio altua izan zuten eta kiebra jotzeko puntuan egon ziren.
- Frantziak gerrak eragindako suntsiketari aurre egin behar zion.
- Erresuma Batuak, industria alorrean, Japonia eta Estatu Batuen lehia pairatu behar izan zuen. -
Italia Guerra Handia garailea izan zen, hala ere:
-Ez zituen bake itunetan lortu nahi zituen lurraldeak.
-Kanpoko zor handia, ekoizpen industrial baxua eta inflazioa pairatu behar zituen.
-Langabeziak, grebek eta gatazka sozialek gora egin zuten.
-Ezegonkortasun politikoa pairatu behar zuen (koalizio gobernuak, talde ez demokratikoen gorakada). -
Faxismoa Italian hasi zen, 1922an eta faxismoaren zenbait ezaugarri hauek ziren; ·Bizitzako arlo guztiak kontrolatzen zituen.
·Alderdi bakarreko sistema politiko diktatorialaren alde zegoen.
·Faxismoa ideología antikomunista erradikala zen.
·Arrazismoa.
·Aurkari politikoen kontrako indarkeria babesten zuen.
·Alderdi faxistek masak mobilizatzea zuten.
·Printzipio maskulinoak goraipatzen zituzten.
·Interbentzionimso ekonomikoa. -
1919an, Benito Mussolinik lehen fasci di combattimento eratu zituen: ideologia nazionalistako eta balio militarrez hornituriko herritarren bandak. Helburua: Langile eta nekazarien mugimenduen kontra borrokatzea.
-
Lehen Mundu Gerraren hondamenengatik, Europak bere nagusitasun ekonomikoa galdu zuen eta Estatu Batuen mende geratu zen.
- Aliatuek milioika dolar zor zizkieten Estatu Batuei. Aliatuek espero zuten Versaillesko Itunean Alemaniari inposaturiko guerra ordainekin pagatzea.
- Alemaniak mailegu oso handiak eskatu behar zizkien Estatu Batuei gerra ordainak pagatzeko. -
Nazismoa Alemanian 1933tik 1945era (eta Austrian 1938tik) boterean egon zen erregimenaren (Hirugarren Reicha) ideologia da. Nazismoak faxismoarekin harreman zuzena du, eta ezaugarri nagusietako bat arrazismoa du.
-
Alderdi arrazista, nazionalista, antisemita, antiparlamentarioa eta antikomunista. Versaillesko Itunaren aurkakoa zen, eta bere proiektu Nagusia zen alemaniar ariar guztiak proiektu nazional bakarrean biltzea.
-
1921eko uztailean, Adolf Hitler alderdiko buru izendatu zuten.
-
1921ean, Alderdi Nazional Faxista sortu zen, baina hauteskundeetan bakarrik 35 diputatu lortu zituen. Jarduera politikoarekin batera, bortizkeria eta erasoak ere praktikatzen zituen Alderdiak eta 1922ko greba orokarraren kontra borrokatu zuen. Ondorioz, erdi eta goi mailako klasearen sinpatia erakarri zuen, faxistek martxan mantendu zituzten posta, tren eta autobus zerbitzuak.
-
Faxismo hitzak (latineko fasces-etik, sorta edo batasuna) Europan gerren arteko garaian sortu ziren mugimendu nazionalista erradikalak izendatzen ditu.
-
1922ko urrian, Viktor Emmanuel III.a erregeari eskaini zitzaion Mussolini, krisia kontrolatzeko eta gainditzeko eta Erromako Martxa konbokatu zuen: milaka alkandora beltz joan ziren Erromara eta hiriburuaren kanpoaldean kontzentratu ziren. Azkenean, erregeak koalizio-gobernu bat osatzeko eskatu zion Mussoliniri eta parlamentuak botere bereziak eman zizkion.
-
1923ko azaroan, naziak saiatu ziren estatu kolpe bat ematea Munichen, “Garagardotegiko Putscha” baina huts egin zuen eta, ondorioz, buruzagi nazi batzuk kartzelara bidali zituzten, Hitler barne.
-
Zorren eta Gerra ordainen sistema antolatzeko Dawes Plana sortu zen 1924an. Charles Dawes sortu zuena.
-
1924an, hauteskunde-lege onartu ostean, faxistek eta gobernuaren aldeko alderdiak irabazi zituzten hauteskundeak, erasoez eta bortizkeriaz bultzatu zuten kanpaina ondoren. Mussolini, boterea jabetuta eta erregearen babesarekin, hasi zen diktadore moduan jokatzen: prensa eta bilera askatasuna ezabatu eta oposizioko partiduen parlamentariei aulkiak kendu zizkien.
-
1925etik aurrera, Estatu Batuak produkzio jardueraren eta nazioarteko kontsumoaren hedapenaren liderrak izan ziren Estatu Batuak. Automobilak eta elektrotresnak seriean fabrikatzen ziren, eta prezioak merkeagotu egin ziren. Produktibitatea handitu egin zen eta enpleguak eta soldatak ere gora egin ziren. Ondorioz, erosketa ahalmena areagotu zen. “Hogeiko hamarkada zoriontsua” deitzen zitzaion garai hari.
-
1925ean, Hitlerrek bere lidergoa sendotu zuen, eta Alderdi Nazia berrantolatu egin zen. Alderdiaren miliziak eratu ziren: -SA edo Eraso Sailak; modu militarrean zeuden antolatuak, uniformeekin (alkandora arreak) eta arma arinekin.
-SS, eliteko erakunde militarizatua, führerra babesteko eginkizuna zuena. Führer (gidari) deitzen zioten Hitlerri, Alderdi Naziaren buruzagi gisa. -
1925 eta 1926 bitartean “lege guztiz faxistak” (leyes fascistísimas) ezarri zituen:
1. Mussolini capo di Governo izendatu zuen bere burua.
2. Alderdi faxista zen alderdi legal bakarra, gainerakoak deuseztatu egin zituzten.
3. Sindikalismo bertikal korporatiboa ezarri zen.
4. Heriotza zigorra ezarri zen berriz.
5. OVRA fundatu zen, ezkutuko polizia politika.
6. “Estatuaren defentsa” izeneko epailmahi bat eratu zen, Mussolinik berak izendatua. -
1929ko urrian Wall Streeteko burtsaren akzioen prezioak oso altuak zeuden espekulazioagatik. Hala ere, krisis industrialagatik, momentu batean akzioen prezioak behera egiten hasi ziren eta beldurra eragin zieten inbertitzaileei.
Horren ondorioz, hasi ziren akzioak saltzen galduak murrizteko. -
Elizarekiko harremanak normalizatu egin ziren: Mussolinik eta Pio XI.a Aita Santuak Laterango Itunak sinatu zituzten 1929an. Haien bidez sortu zen Vatikanoko Hiriaren Estatua.
-
Asteartean, “Astearte Beltza”, berriro eskaini ziren 16 milioi akzio eta, egun bakarrean, urte bateko irabaziak galdu ziren.
-
1929ko urriaren 24an, “Ostegun Beltzan”, beldur ikaragarri bat zabaldu zen eta 13 milioi akzio salgai jarri ziren. Ordu gutxitan kiebra jo zuen New Yorkeko merkatuak.
-
Burtsa behea jotzeak kate-erreakzioa eragin zuen: burtsatik bankuetara eta handik produkzio jarduerara. Krisiak hurrengo urteetan jarraitu zuen. Krisialdi honetan batez ere langabezia bultzatu zen.
-
1930ko hauteskundeetan Alderdi Naziak 107 aulki lortu zituen.
-
1932ko hauteskundeetan galdu zuen lehendakaritza Hooverrek. Flanklin D. Roosevelt hautagai demokratak irabazi zuen. Roosevelten administrazioak plan ekonomiko berri bat bultzatu zuen, “New Deal” deitzen zela, herrialdea Depresio Handitik ateratzeko.
-
1932ko hauteskundeetan naziek 196 diputatu lortu zituzten eta komunistak gora egin zuten. Nahi gabe ere, eta presio handia eragiten ziotela, Hindemburgek kantziler izendatu zuen Hitler 1933ko urtarrilan.
-
1932ko hauteskundeetan 230 aulki lortu zituen. Naziak bihurtu ziren alemaniar parlamentuko (Reichstag) lehen indar politikoa. Hindemburg presidenteak Hitler kantziler izendatu nahi ez zuenez, berriro hauteskundeak iragarri zituen.
-
Roosvelt lehendakaritza heldu eta gero erreforma programa bat antolatu zuen krisia onbideratzeko. New Deal (tratu berria) planak estatuaren interbentzionismo ekonomikoa eta merkatuko legeen eta jabetza pribatuaren errespetua konbinatu zituen. -Helburua: ekonomia suspertzea zen, prezioen, kontsumoaren eta inbertsioaren hazkundea ekartzeko neurriak aplikatuz.
-
·Finantzen alorrean: Dirua kontrolatzeko xedea zuen. Horretarako, itxi egin ziren egoera txarrean zeuden bankuak.
·Laborantzaren alorrean: Gutxieneko prezioak finkatu ziren laborantza produktuentzat.
·Eskualde planifikazioan, eskala handian: hainbat lan publikoak bultzatu zituzten eskualdeak garatzeko.
·Industriaren alorrean: industria ekoizpena mugatu zen soberakinak mugatzeko eta prezioen gaineko akordioak finkatu zituen. -
Koalizioko gobernu baten buru zelarik, Hitler bortizkeria erabili zuen bere lehiakide politikoak beldurtzeko. 1933ko martxoaren 5erako egin zuen hauteskundeetarako deialdia, baina aurreko astean Reichstag eraikinako sutea gertatu zen, eta hark areago nahastu zuen egoera politikoa. Naziek errua bota zieten komunisteei.
-
1933ko martxoaren 5eko hauteskundeetan naziak lortu zuten gehiengoa parlamentuan eta Reichstagek Erabateko Botereen Legea onartu zuen eta Alemania Estatu totalitarioa bihurtu zen.
-
1934ko abuztuan, Hindemburg presidentea hil zelarik, Hitlerrek hartu zuen Alemaniaren presidentetza. Presidente-kantzilerrak Hirugarren Reicha (Hirugarren Inperioa) ezarri zuen.
-
1934ko ekainaren 30an (Labana Luzeen Gaua) SSek SAren buruzagiak atxilotu zituzten, traizioz salatu eta hil egiten zituzten.
-
Izaera soziala zuen.
- Langabezia murrizteko, estatuak lanpostuak sortu zituen basotze lanetan eta eraikin publikoak eraikuntzan. -Politika sozialak: Social Security Act (1935) legearen bidez, langileen eskubideak segurtatu zituen (langabezia, elbarritasun, eta zahartzaroko aseguruak). Horrez gain, elkartzeko eta ordezkariak aukeratzeko askatasuna onetsi zen, baita greba eta negoziazio eskubideak ere. Gainera, etxebizitza sozialak eraikitzen hasi ziren.
-
Social Security Act (1935) legearen bidez, langileen eskubideak segurtatu zituen (langabezia, elbarritasun, eta zahartzaroko aseguruak).
-
1935ean Nurenbergo Legeak aprobatu ziren: eskubide zibilak kendu zizkieten juduei, Administraziotik bota zituzten eta ezkontza mistoak debekatu ziren.
-
1938an konzentrazio esparruak antolatu ziren “desbideratuak berriz hezteko”.
-
1938ko azaroko 9tik 10erako gauean (Kristal Hautsien Gaua), SSetako naziek eta Hitler Gaztediek eraso egin zieten auzo juduei. 91 judu hil ziren eta ehunka zauritu izan ziren, eta suntsituta geratu ziren milaka denda eta ehunka sinagoga.