-
Mutrikuko kaiak Fernando VIII.aren garaikoak ziren, XIII. mendearen lehen erdikoak
-
portuko inguru honetan zeuden etxe asko babesteko, 1730an horma bat eraiki zuten,
-
Kontxa muturra izenez ezagutzen den portuko lekua 1765an, bota eta berreraiki zuten
-
1850 eta 1851 urteen bitartean kontxa muturretik atzekaldera bide bat eraiki zuten, etorkizun baten Danborra egongo zen tokirarte
-
1877an Evaristo Churruca ingeniariari portua berritzeko enkargua egin zioten. Iparmendebaldean 178 metroko babes dikea "Danborra" eta Kristo zulotik "Moila zahar" deitzen diotena eraikitzeko.
-
Evaristo Churrucaren proiektua, Astilleroa izango zen moilarekin osatu zen.
-
Evaristo Churrukaren portua azken azpiegitura honekin osatu zen, bigarren moila bat eraikiz iparraldean, "Moila Berri" deitzen dioguna
-
Ramon Iribarrenek, portu barruko korronteak etsitzen ez zuela ikusita, "arriboteak" sortzea erabaki zuen, herriko harrobitik harri blokeak atera eta korrontea sortzen zen lekuetan botata, "Rampas rompeolas"
-
Kanpoko dikearen sorrerarako ordenamendu plana idatzi zen
-
Dikea eta bere olatu energia zentrala 2011an inauguratu ziren, baina oraindik dikearen muturrean 50 metro daude eraikitzeko, eta portuko sarrerako korronteek hor jarraitzen dute.