Musikaren estiloak denboran zehar

By Izaro e
  • Jazz

    Jazz
    Jazza afro-amerikan sortu zen musika genero bat da, New Orleansen XIX. mendearen bukaeran XX.aren hasieran sortua. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazzean.
  • Bluse

    Bluse
    Blusea Jazz-a bezala plantazioetan erritmoa eta gogoak mantentzeko sortu zen estiloa da, Afro-Amerikarrek erabiltzen zutena. Lurretan alde batetik bestera ibiltzen ziren abesten eta han zeuzkaten materialekin, kalabaza luzeak, egurrak... banjo zaharrak sortu zituzten.
    Blusea garatzen joan zen ala beste instrumentu batzuk gehitu zituzten, biolina eta gitarra.
    Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten eta mundu zabalera hedatu zuten estiloa.
  • Pop

    Pop
    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Abestiak komertzialak eta itsaskorrak dira.
    Pop-a leuna eta melodiotsua da eta euren hitzak normalean maitasunari buruz doaz.
    Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams, Cristina Aguilera eta Britney Spears.
  • Rock

    Rock
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da: adibidez, Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduena eta San Frantziskon garatu zen hippy-kontrakulturarena. Protesta-abestiaren folk-iturritik edan du rockak, eta, askotan, arrazaren, sexuaren eta drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu da musika estilo horrekin.
    Larruzko jakak eta galtza bakeroek markatzen dute haien itxura.
  • Reggea

    Reggea
    AEBko R&Ba eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. 1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Disko

    Disko
    Genero asko nahastuta sortu zen, 70-ko hamarkadan. Hamarkadako amaieran izan zuen urrezko garaia. Ondoren, indarra galdu zuen. Disko musikaren sorlekua eta berezko giroa diskotekak dira.. Musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees…
  • Heavy Metal

    Heavy Metal
    Rock gogorra baino gogorragoa den musika estiloa da. Rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zuten. Erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak… dira ezaugarri batzuk. Hona hemen talderik esanguratsuenak: Judas Priest, Iron Maiden, Motörhead, Jimi Hendrix eta The Who.
  • Punk

    Punk
    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo da. Stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat da. Rock musikan du jatorria, garage rock delakoan zehazkiago, AEBn eta Erresuma Batuan. Hiru akorde jakinda, aise jotzen zen punka. Hasieran musikaren sinpletazunagatik esagutzen zen.
    The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk.