-
Eliz Musika.
Garai hartan, batez ere eliz musika lantzen zen, hauda mezatan eta beste otoitzetan abesteko:Gregorianoa. Musika Profanoa:
Trobadoreak: Gorteetan bizi ziren musikariak.
Juglareak: Musikari ibilitariak ziren. -
Berpizkundean gertatu ziren erreforma erlijiosoek eragina handia izan zuten musika arloan . Eliza katolikoaren nagusitasuna hautsi eta eliza protestantea eta anglikanoa sortzen dira. horrek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarriko du.
-
Barrokoan, musika hezkuntzaren ikur bilakatu zen, eta, leku pribatuetan entzutetik, era publikoan antzoki handietan entzutera pasatu zen. Musikak interes handia piztu zuen, eta poetak zein idazleak garaiko astekarietan kritika espezializatuak egitera bultzatu zituen. Genero berri bat ere agertu zen, gainera: opera.
-
Klasizismoaren helburua errealitatearen perfekzio formalaren ideia adieraztea zen. Mundua eta gizakia gauza eder eta perfektutzat ikusten zuten eta, artearen bidez, perfekzio hori adierazi nahi zuten. Hori dela eta, gauzen forma erakutsi nahi zen eta ez edukia edo ideologia. Horren guztiaren ondorioz, musika alaia, plastikoa eta disdiratsua sortu zen, perfekzio eta edertasuna bilatzen zuena.
Hurrengoak dira Klasizismoaren musikaren ezaugarriak: -
Klasizismoaren bukaeran, konpositore askok formula berrien beharra zuten eta subjektibismoz eta originaltasunez betetako espiritu erromantikoa poliki-poliki nagusitzen joan zen. Konposizio berriak sentimenduz beteta zeuden eta adierazkortasunari musikari berari baino garrantzi handiagoa ematen zioten.
-
Lehenengo instrumentu musikalak Paleolito garaikoak dira. Poliki-poliki, historiaurreko gizakia eskura zituen elementuekin musika sortzen hasi zen. Hala nola, harriekin, egurrekin, landareekin, izotzarekin eta hezurrekin.