-
Butroi ibaia gaineztu zenaren ondorioz emandako uholdeak izan ziren. Mungiako herriak jasandako gogorrena eta hunkipenena izan zen; baina zoritxarrez ez zen azkena, ez bakarra izan.
-
Mungiaren inguruko lehenengo monografia topatu ditzakegu 1933.urtean Juan Gutiérrez Bilbaok idatziatakoa eta Historia de Munguía deitutakoa.
-
1900eko urriaren 6an, zeremonia baten bidez, herriak eta elizateak bat egin zuten eta harrez gero bat bakarra izatera igaro ziren. Gaur egun Beko Kalen, Arnaga aurrean dagoen iturria "Biak bat eta biena" lelopean egin zen batuketa horren ikurra da.
-
Mungian Sabino Aranaren antzezlan bakarra eta osoa egon zen, Libe deituriko antzezlana. Mungiako 1470.urteko gerratean zegoen kokatuta.
-
1846.urtean, mungiako lehenego litografia publikatu zen Julio Lamblaren eskutik. Irudi hau,Revista pintoresca de las provincias bascongadas - etik ateratako irudia da, eta mungiaren inguruan topatu dezakegun zaharrena.
-
Mungiako gudua 1479ko apirilaren 27an gertatu zen, eta bertan ordura arte etsaiak izandako Oinaztarren eta Ganboarren bandoak batu egin ziren Haroko kondearen aurka borrokatzeko.
-
Torrebillela eraiki zen. Mungiako Villela izeneko familia aberats batena zen. Badakigu, hasiera batean egurrezkoa zela. eta gero harrizkoa izatera pasatu zela. Harrizkoa zela adierazten duen lehen testua 1511-1514. urteen artean topatu izan dira. Hala ere, etxe honen inguruko lehenengo testua 1390.urtekoa da.
-
Logroñoko foruaren menpeko Mungiako uria 1376ko abuztuaren 1ean jaio zen, izen bereko elizatearen erdi-erdian.
-
Gaur egungo Santa María eliza, lehen San Pedro eliza moduan ezagutua zena, 1091.urtean konsagratua izan zen Calahorrako D. Pedro Nazario arzobispoagatik.
-
Herriari buruzko idatzizko lehen aipamena 1051. urtekoa da, Mungiako abate batek (Mome Munchiensis abba) Bizkaiko Jaunak Donemiliagako monasterioari egindako dohaintza berretsi zuenekoa.