-
-
Mocedades taldearen kontzertu batekin irekitzen dute lehen aldiz Moma diskoteka 2017ko urtarrilaren 12an. Hala ere, gatazka oraindik ez da hasi, kontzertu lasaia eta zalapartarik gabea izan baitzen.
-
-
-
Ines Ibañezek, Bilboko ingurugiro arduradunak, lehen aldiz diskoteka ixteko asmoa iragarri zuen 2017ko martxoaren 22an, izan ere, ordurako iada hiru bider gainditu zituen soinu mugak.
-
Alfonso Gil, mugikortasuneko zinegotzia, lehen aldiz bizilagunekin biltzen da eta kanpoan gertatzen den guztia Moma diskotekaren jabearen ardura dela dio. Ondorioz, bizilagunak engainatuta sentitzen dira eta zinegotziaren aurkako jarrera hartzen dute. Ordurako, Momak bost espediente ditu irekita.
-
-
-
Bizilagunek eta Ilunion hotelak udaletxea auzitara eramaten dute, diskoteraren lizentzia desegokia onartzeagatik. Horrez gain, Aburto alkateraren kabinetearen gelditasuna eta Udaltzaingoaren pasibotasuna salatu dituzte.
-
Diskoteka ixten dute lehen aldiz, zarataren dezibelioak gainditzeagatik.
-
-
-
-
2017ko abuztuaren 30ean, bi hilabete itxita egon ostean, berriz irekitzen dute Moma diskoteka. Soinu arazoak konpondu dituztela eta legedia betetzen dutela uste du Bilboko udalbatzak.
-
-
2017ko irailaren 4ean elkarrizketa bat egiten diote Moma diskotekako jabeari El Correo egunkarian. Aste bat beranduago, bigarren aldiz ixten dute lokala lau hilabetetarako, musika altuegi jartzeagatik.
-
-
-
-
Epaile batek momari arrazioa ematen dio diskotekari eta ateak irekitzen ditu berriro 2017ko abenduaren 14an.