-
1580ko maiatzaren 3an, igandez, olagizonak lanean ari zirela, gurutze formako burdin zati bat atera omen zentxinparten artetik. Egun guztiko lanaren ondoren lortutako burdin zati bakarra izan zen. Olagizonak harrituta eta izututa geratu ziren gertatutakoarekin, eta miraritzat hartu zuten.
-
Gurutzea, Telleriarte auzoko Elorregi jauregiko armairu batean egon zen gordeta hainbat urtez.
-
Urteak aurrera egin ahala, gerakaria ahoz aho zabaltzen joan zen eta azkenean, San Miguel baselizara eraman zuten gurutzea.
-
Mirariaren zurrumurrua herritik kanpo zabaltzen hasi zen eta 1633an, hainbat lekukok 1580an gertatutakoa kontatu zioten Iruñeako gotzainari. Hark ere gertaera miraritzat hartu zuen eta gurutzea ohoratzeko agindua eman zien legazpiarrei, Santikutz egunean prozesioan ateraz.
-
1952an, Patrizio Etxeberriak mirariaren omenez kapera txiki bat eraiki zuen burdinolaren alboan.
-
Miraria aitortu zenetik, urtero maiatzaren 4ean prozesioan abiatzen dira legazpiarrak gurutzea, Legazpiko elizatik mirandaolara eramanez. Erromeria bat ospatzen da urtero bertan, musika, dantzak eta bazkari jendetsu batekin.