Mesopotamia

  • 3500 BCE

    Gurpilaren hasiera

    Gurpila etimologia: gurdi biledo txirringa ardatz baten inguruan bira egiten duen pieza mekaniko biribila da. Oinarrizko makina elementu bat da, eta makina sinplen taldean sailkatu ohi da.
    asmakizun handia izan zen eta irabilgarria
  • 3200 BCE

    idazkera kuneiformearen sorrera

    Idazkera kuneiformea arrasto arkeologikoak dituen idazkera motarik zaharrena dela onartuta dago (hala ere, berriki eginiko indusketetan, ustez kuneiformea baino idazkera zaharragoan idatzita dauden Antzinako Egiptoko taulatxo batzuk aurkitu dira; hala ere, datu hori baieztatzeke dago). Sumertarrek K.a. IV. milurtekoaren amaieran sortu zuten, piktograma sistematzat. Denbora aurrera joan ahala, irudikapen piktorikoak sinpleagoak eta abstraktuagoak bihurtu ziren, idazkera kuneiformea eratzeraino.
  • 2350 BCE

    Sumertaren garaia

    Sumer[1] (edo Shumer, Sumeria, Šumer) antzinako Mesopotamiaren parte zen eskualdea da, Eufrates eta Tigris ibaien arteko lurralde oparoan. Sumertarrak[2] munduko lehen zibilizaziotzat hartuak dira. Haien jatorria ezezaguna da eta hipotesi ugari dago.
  • 1800 BCE

    Babiloniako Inperioa

    edo Babiloniar Inperioa Mesopotamian, Tigris eta Eufrates ibaien artean, gaur egungo Iraken, kokatutako estatua izan zen, Sumeria eta Akadeko eskualdeen bateratzearekin sortu zena. Inperioaren izena izen berdina zuen Babilonia hiritik zetorkion. Hiri honi buruzko lehen aipamena K.a. XXIII. mendekoa.
  • 1700 BCE

    Hammurabiren kodea

    Hammurabiren Kodea Babiloniako zuzenbide-testua da, K. a 1750 aldean Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak promulgatu zuena. 1901-1902 aldean Susa hirian aurkitu eta gaur egun Louvre museoan dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik dago. Ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da, eta antzinako Mesopotamiako osoena. Arauez osatutako kodea da, ondorengo kodeentzako eredu izan zena, eta oso garrantzitsua izan zen Mesopotamiako gizartea ikertzeko.
  • 600 BCE

    Asiriarren inperioa

    Asiriar inperioa Mesopotamian K.a. 934. urtetik K.a. 612. urterarte hedatu zen inperioa izan zen. Garai honetan zehar Asiria izan zen mundu osoko estaturik indartusena, Babilonia, Egipto, Urartu eta Elamen gainetik. Ekialde Hurbila, Asia Txikia, Kaukasoa, Ipar Afrika eta Mediterraneoko ekialdearen gaineko kontrol handia zuten, eta Tiglath-Pileser III.aren erreformen ostean K.a. VIII. mendean inperiorik handiena izan zen.
  • Akadiarren garaia

    Akadtar Inperioa Mesopotamiako erdialdeko inperioa zen, Akad[hiriaren lurraldeek osatua. Kaldea iparraldeko eskualde bat zen, hau da, Behe Mesopotamia, Asiria ipar-ekialdean eta Sumer hegoaldean, Babiloniaren aurreko antzinako historiaren garaian, non akadiera sortu zen.