MEMORIA ETA ELKARBIZITZA

  • Comando Autónomo Txikiak gazte bat hiltzen dute

    Comando Autónomo Txikiak gazte bat hiltzen dute

    30 urteko Adolfo Mariñas Vence gaztea goizaldera Tolosako San Juan kalean zihoala, su-arma bidezko atentatu bat zela medio hiru bala kolpe jasota hil zuten “Comando Autónomo Txikia” taldeko kideek.
  • Karlos Saldise Korta

    Karlos Saldise Korta

    BVE-k (Batallón Vasco Español) eta GAE-k (Grupos Armados Españoles), Karlos Saldise Korta izeneko eta 33 urteko gizon bateri suzko arma bitartez erail zuten bere etxeko atarian. Amnistiaren aldeko batzordeetako kidea zen eta aurretik ere zenbait mehatxu jaso zituen. Aipaturiko taldeek gainera, bere gain hartu zituzten garai hartan Irun-Errenteria inguruan izandako emakumeen bahiketak eta bortxaketak. Geroago, Lezoko Saldise plaza izendatu zuten haren omenez.
  • Ignacio Arocena Arbelaiz

    Ignacio Arocena Arbelaiz

    18:00ak aldera, norbaitek taxi bat eskatu zuen, bere autoa Gaztelu Ingelesean matxuratuta zegoelako aitzakiarekin. Ignacio Arocena zen gidari, eta bezeroak auzo-bide batetik desbideratzera behartu zuen. Senideak eurak izan ziren, biktima itzultzen ez zela ikustean, Guardia Zibilari abisua eman ziotenak. Goizean goiz aurkitu zuten taxia, eta Ignacio barruan hilda. Buruan bi bala zituen.
  • KAA-k eta ETAk gizon bat erail dute Iruran

    KAA-k eta ETAk iraultza zerga deituriko ordainketa bat eskatu zieten Francisco Arin Urcola deituriko gizon bati, eta honek harremanetan jarri ondoren diru hori ez zuela esatean, auzia konponduta geratu zela esan bazieten ere, gerora bere etxean erasotua izan zen. Bahitu, estortsio saiakera egin, eta ondoren suzko armaz erail zuten.
  • ETA-k bi gizon hiltzen ditu Oiartzunen

    ETA-k bi gizon hiltzen ditu Oiartzunen

    Jose Manuel Martínez Gil (23 urte) Guardia Zibileko agente bat zen, Intxaurrondoko kuartelean lan egiten zuenak. Agente hau ETA-k hil zuen, hura eta haren lankide bat Alcampo-ko hipermerkatura (Oiartzun) abiatzen ziren bitartean. Autoan zeudela, ETA-ko terrorista bat hurbildu eta biak pistolaz erail zituen.
  • "Koktel kimikoa" Errenterian

    "Koktel kimikoa" Errenterian

    Egun hartako arratsaldeko zortzietan, bost agente Oreretako gune batera zihoazen furgonetan, istiluak espero baitziren. Erretako autobus baten parera iristean, erradikal talde batek gasolinaz eta azido sulfurikoz osatutako 'koktel kimiko' zaparrada bota zien. Ekintza honen ondorioz, furgonetan zihoazen bi ertzainek erredura larriak izan zituzten. Gainera, momentu hartan bertan zeuden 2 neska furgonetarekin harrapatuak izan ziren, larrialdi egoera batean amaituz.
  • Joxelu Gerestaren (“Ttotto”) kasua

    Joxelu Gerestaren (“Ttotto”) kasua

    Estatu terroristak Joxelu Geresta, ETAko militantea erail zuen, hortzak erauzi zizkioten jarraipen-txipa kentzeko eta suizidio bat irudikatzeko. Haren azken hitzak honakoak izan ziren: «Los txakurras me tienen controlado y me están siguiendo. Como estamos en tregua no puedo disparar porque dirán que he muerto en un enfrentamiento. Si no, dirán que me he suicidado. Si me pasa algo denúncialo». Hiru egun ondoren Zamalbide auzoko baserri batean agertu zen hilda, sagarrondo baten azpian.