-
Mariak bere bizitzan zehar gertutik bizi izandako migrazio-mugimenduak
-
Mariaren neba Alfonsok ere Euskal Herrira migratu zuen familia osoarekin lana bilatzeko asmoz, Bakaikura (Nafarroara) hain zuzen.
-
Patxi eta Maria Altsasura joan ziren urte berean ezkondu ziren Juan Miguel eta Lupe (nire aitona-amonak) eta urte horretan bertan, irailean joan zen Lupe ere, Mariaren ahizpa gazteena, nire amona, Euskal Herrira.
-
Patxi otsailan joan zen Altsasura, eta hiruzpalau hilabeteren ostean, Mariak emigratu zuen Euskal Herrira, Andaluziako bere herri txikia atzera utzi eta gaur arte bizileku izango zuen herrira.
-
Maria Jaengo herri txiki batean bizi zen bere senarrarekin. Egoera ekonomiko zail batean aurkitzen zirenez, emigratzeko beharra ikusi zuten. Euren herrira Euskal Herriko zenbait ehiztari etortzen ziren oporretan, eta horietako batzuk lagun egin zituen Patxik, Juan Miguel (nire aitona) tarteko. Juan Miguelek Mariaren ahizpa Lupe (nire amona) ezagutu zuen, eta bikote egin ziren. Juan Miguelek, koinatuak lagundu zien bidaiarekin Patxi eta Mariari, baina lehenengo, Patxik jo zuen Euskal Herrira.
-
Maria eta Patxi Altsasun bizi zirelarik, urte batzuk geroago bere neba Ernesto ere bertara joan zen bizitzera emaztearekin eta hilabeteak zituen semearekin.
-
Bakaikun ia hamar urtez bizi ostean, Alfonso eta bere familia Jaenera itzuli ziren.
-
Mariaren neba Manolok ere utzi zuen bere herria atzera, emaztearekin batera Madrilera lan bila joan zelarik.
-
Mariaren ahizpa Lola eta bere senarra Gasteizera joan ziren bizitzera, lan bila hauek ere, familia guztia hartuta lekualdatuz.
-
Madrilen hamarkada bat eta luze egon ondoren, Toledora lekualdatu zen emaztearekin, bere alabak Madrilen geratu ziren ordea bizitzen.
-
Gasteizen hogei urtetik gora bizi izan ondoren, Andaluziara egin zuten itzulera Lolak eta senarrak, baita haien semeak ere, alabak Gasteizen geratu ziren baina.