57b0fef0f2e23 870x0

Luis Scola

  • JAIOTZA

    JAIOTZA
    Luis Alberto Scola Balboa (Buenos Aires, 1980ko apirilaren 30a-) Argentinako saskibaloi jokalaria da. Tau Baskonian zazpi denboraldiz jokatu izan du kapitain, hegal-pibotaren posizioan eta taldeko inoizko jokalari onenen artean dago
  • ARGENTINA

    ARGENTINA
    Mario Scola jokalariaren semea dena Argentinan hasi zen jolasten, hain zuzen ere Ciudad de Buenos Aires klubean.
    Luis Scolak hasi zen oso txikitartik saskibaloian jolasten, 6 urte zituenetik aritu da kirol honetan.
    1995-urtean, 15 urte zituela Ferro taldera ailegatu zen, non profesionalki handitu zen. Han jolastu zituen bere bizitzako lehenengo 3 urteak.
  • LEHENENGO URTEA ESPAINIAN

    LEHENENGO URTEA ESPAINIAN
    1997-1998 denboraldian Espainiara etorri zen Saski Baskonia taldean jolasteko. Talde honek, 2 urtez zeditu zuen jokalaria Gijon Saskibaloia taldera, bigarren mailako ligan zegoena. Talde honekin liga ACBra igotzea lortu zuen.
  • SASKI BASKONIA

    SASKI BASKONIA
    2000-2001ko denboraldian Baskoniara ailegatu zen eta hor 7 denboraldi egon zen. Talde honetan Euroligako finalera ailegatzera lortu zuen eta Lauko finalera hirutan jokatu zuen 2005,2006 eta 2007ko denboraldietan. Bere partidurik onena balio zion Europako 2005eko bostekorik onenean egoteko. Baskoniarekin hainbat txapelketa irabazi zituen:
    Liga ACB 2002, hiru Errege Kopa 2002, 2004 eta 2006ko denboraldietan eta Espainiako hiru Superkopa 2005, 2006, 2007eko denboraldietan.
  • NBAko lehen saiakera

    NBAko lehen saiakera
    2005eko udan, NBAko San Antonio Spursek saiatu ziren jokalariarekin eta Baskoniarekin negoziatzen bere fitxa erosteko. Hasieran 15 miloi eskatu zuten baina azkenean 3 miloira jeitzi zuten. Arazoa egon zen NBAk ez zuela hainbeste diru trukaketa usten jokalari batentzako eta azkenean Baskonian gelditu zen.
  • NBAko lehen taldea: HOUSTON ROCKETS

    NBAko lehen taldea: HOUSTON ROCKETS
    2007an Luis Scolak Houston Rockets taldera joan zen. Denboraldiaren amaieran batez bestekoa 10 puntu eta 6 errebotena izan zen. Honi esker NBAko rookieko bostekorik onenean egon zen.
  • PHOENIX SUNS

    PHOENIX SUNS
    2012ko uztailaren 15ean taldeak sinatu zituen 3 denboraldi jokalariarekin.
  • INDIANA PACERS

    INDIANA PACERS
    2013ko uztailaren 27an Phoenix Suns taldeak jokalaria saldu zion Indiana Pacers taldeari. Jokalari honen negoziazioa aldaketa bat zekarren berarekin, hain zuzen ere bi jokalarien arteko aldaketa eman zen. Gerard Green izan zen Scolaren aldaketa.
  • TXINA

    TXINA
    Uztailaren 2017an eta NBAn 10 urte egon eta gero aukeratzen du liga hau uztea eta Txinara joatea, Shanxi Zhongyu taldean jokatzeko.