-
Datuak daudenetik
Lesaka ez da Bortzirietako herririk txikiena baina hala ere ez da inoiz herri oso handia izan. Herriaren demografiaren inguruko lehen datuek diotenez Lesakak 2.322 biztanle zituen 1900an. -
Igoera txikia
Espainia mailan demografia datuek gora egin zuten einean Lesakarrak ere kopuruan gora egin zuten. 1930ean 2.472 pertsona izatera iritsi ziren abeltzaintza eta nekazaritzaz hornitzen ziren herri batean. -
Fabrikari esker gorakada
Urteak igaro arren herri honen biztanle kopuruak ez zuen gora-behera askorik nabaritu baina 1958.urtean Lesakan egin zen fabrika berriari esker egoera hau aldatzen joan zen, pixkanaka datuak gora eginez. 1970an kasu, lesakarrak 2.810 izatera iritsi ziren. -
Gaur egun baino gehiago
Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun biztanle kopurua baino gehiago izatera iritsi zen Lesakan 1981.urtean. 2.976 pertsona bildu ziren herri txiki honetan, fabrikak beste leku batzuetatik ekarritako langileak eta hauen familiei esker kasu. -
Beherakada
Igoera honek ez zuen asko iraun, herritarrak 2.756 izatera jaitsi baitziren arrazoi ezberdinak direla eta. -
Gaur egun
XX.mendean aldaketa txikiak jasan zituen herri honen demografiak, baina azkeneko datuak erakusten dutenez 2005 urtetik Lesakak herritar kopuru finkoa dauka 2.800 inguru (San Fermin astea kontutan izaten ez badugu).