Captura de pantalla 2021 05 03 a las 11.39.38

LEKEITIOKO ONDASUN NABAMENAK

  • Period: 1401 to

    LEKEITIOKO ONDASUN NABARMENENAK

    Lekeition garrantzi handia daukaten ondasunak daude. Gehienak Lekeitioko alde zaharrean daude kokatuta. Udalerria ofizialki 1325ean sortu zen. Denboralerro honetan agertzen den ondasun zaharrena Andre Mariaren Jasokundearen eliza da (XV.mende bukaeran eraikia).
  • Andre Maria Jasokundearen eliza
    1490

    Andre Maria Jasokundearen eliza

    Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Lekeitioko hirigune historikoan kokatzen den eliza da. XV.mendean eraiki zuten eliza gotikoa da. Bizkaiko garrantzitsuenetakoa da, bertoko gotikoko adibiderik bikainenetako batean bilakatuz. Eliza berez oso garrantzitsua den arren, erretaula nagusia da galza aipagarriena, penintsulako eskultura hispanoflamenkarraren adibiderik bikainenetakoa baita.
  • Turpin dorrea
    1520

    Turpin dorrea

    Turpin etxea, XVI. mendean, aro modernoan, eraikitako dorretxea da. Landa-estilokoa den arren, errenazimendu garaiko zenbait egitura dauzka. Hasiera batean, defentsarako sortu zen, baina ondoren etxebizitza batean bialakatu zen. Lekeitioko alde zaharrean dago kokaturik.
  • Pietatearen Kristo Santuaren Baseliza

    Pietatearen Kristo Santuaren Baseliza

    Erdi Aroan, Aitta Piela herri harresituaren kanpo aldean zegoen, Apalloako atetik irten eta metro gutxira. Hiribilduaren segurtasuna atzean utzi ostean, ibiltariek Jainkoari edo santuei laguntza eskatzeko azken lekua zen. 1536. urterako, gaur eguneko baseliza dagoen lekuan Kristoren irudia zuen guruztoki bat zegoen. Gaur eguneko eraikina, berriz, XVII mende amaierakoa da.
  • Lekeitioko itsasargia

    Lekeitioko itsasargia

    Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Antzoriz izeneko lurmuturrean dago kokatuta. Inguruan, Santa Katalina baseliza eta Antzorizko kobak daude. 1862an eraiki zuten itsasargia. 2010ean, berritze-lanen ondoren, Euskal Herrian bisitagai dagoen lehen itsasargia bihurtu zen.
  • Abaroa Jauregia

    Abaroa Jauregia

    Abaroa Jauregia, XIX. menean eraiki zen, 1891n. Alfred Feinek egin zuen eraikina. Bere ibilbidearen azken urteetan egin zuen jauregiaren proiektua. Lekeition jaio baina Parisen bize zen Jose Maria Abaroa negozio gizon garrantzitsuarentzat egin zuen eraikina. Jauregiaren inguruak eta horko zuhaitzen eta haien arteko eremuak osatzen dute Abaroa Jauregiaren lorategia. Gaur egun, lorategia herriarentzat dago zabalik.

A list shows items. A timeline shows sequence.

Use Timetoast to make dates, milestones, and turning points easier to understand in a clear visual format. Timetoast is a timeline maker for work, school, research, and stories.