-
Kluba, Leioa Emakumeen Futbol Taldea izenpean, 2000 urtean sortu zen
-
2001-2002 denboraldian Leioak, bere historiako bigarren urtean, Estatu Mailako Lehen Mailara igoera lortu zuen. Baina ez zen inoiz maila honetan lehiatu, hurrengo denboraldian Athletic-ek xurgatu zuelako. Klub bilbotarra Estatuko txapeldun geratu zen 2002-2003 denboraldi horretan, ia jokalari guztiak Leioatik zetozela.
-
Zerotik hasi behar izan zuen Leioako Eamkumeak taldeak, Lurralde Mailatik. Hamarkada oso bat igaro behar izan zen igoera berri bat lortu arte.
-
Ugaoren aurka Sarrienan Leioako Emakumeek Euskal Ligarako igoera lortu zuten.
-
2015an, hurrengo urtean, beste igoera bat eskuratu zuen klubak. Nahiz eta berdegunean igoera ez lortu, beste talde baten uko egitea izan zela eta Estatuko Bigarren Mailara igoera lortu zuen klubak.
-
Denboraldi bakarra eman zuen Leioako Emakumeak taldeak Bigarren Mailan. 2015-2016 denboraldian ezin izan zioten kategoriari eutsi.