-
-
Lazkaoko Gazte Asanbladak urtero antolatzen ditu iñauteriak, ohiko iñauteriak baino astebete beranduago. Honela, herria kolorez janzten dute, eta gazteak elkartzea lortzen dute, giro ederra sortuz.
-
San Prudentzio jaietan, Gazte Asanbladak kudeatzen du txosnagunea. Bertan antolatzen diren ekintza, bazkari zein kontzertuak haien esku geratzen dira.
-
Urtero, gai bat ardatz hartuta, film laburren lehiaketa egiten dute. Honela, gazteak irudimenari tira eginez ikus-entzunezko proiektuak sortzera bultzatzen dituzte.
-
Uztailean, asteartero, gizarte gaien inguruko dokumentalak eskaintzen dituzte, plazan.
-
Herrian sortzen dugun zaborra garbitze aldera, urtean behin Lazkaoko gazteak Agauntza erreka garbitzera jaisten dira uztailean. Garbiketa egiteaz gain, naturarekiko kontzientziazioan sakondu nahi izaten dute egun honetan.
-
Duela hiruzpalau urte hasi ziren azaroan gazte festak ospatzen. Asteburuko parrandarako egitarauaz gain, aste osoan ekintzak antolatzen ditu Asanbladak: bertso-afaria, hitzaldiak...
-
Urtea amaitzeko bizpahiru egunen faltan, Olentzerock ospatzen dute. Kontzertuak antolatzen dituzte herriko tabernetan, normalean talde txikiekin, aukera berriak eskaintzeko hain ezagunak ez diren musikari gazteei.