1 de mayo

LANGILEAK KONTRATATZEKO PROZEDURA

  • Langileen beharra identifikatu

    Enpresa zabaldu bezain pronto organigrama baten bitartez langileen zereginak finkatu genituen; ondorioz, langile bat gehiago behar genuela erabaki genuen.
  • Iragarkia argitaratu

    Zerbitzu hau eskaintzen duten eragileen bitartez egin genuen: alde batetik, prentsa idatzian eta, bestetik, Lan Sarean web gunean.
  • CVak batu

    Iragarkia jarri bezain pronto guk ezarritako bideen bitartez jaso genituen CV guztiak.
  • Filtroen bitartez hautagaiak aukeratu

    Giza baliabideetako arduraduna postuari dagokion profil egokiena bilatzen saiatu zen horretarako genituen filtroei esker. Lan hau, iragarkia ez bezala, gure enpresaren esku geratu zen.
  • Bi hautagai onenei elkarrizketa egin

    Filtroak pasatu ostean bi hautagai aukeratu genituen azken faseko elkarrizketa egiteko.
    Elkarrizketak metodo berritzaileen bidez aurrera eraman genituen, hauatagiei erronkak ezarriz.
  • Hautagai onena aukeratu

    Elkarrizketatzaileek, txantiloi baten oinarrituz, hautagai onena aukeratu zuten.
    Txantiloiak gaitasun profesionalak zein pertsonalak kontuan hartzen zituen.
  • Langileei Gizarte Segurantzan alta eman

    Behin kontratua adostu genuenean. Langile guztien alta tramitatu genuen gizarte segurantzan.
    3 langileen kasuan alta bakarrik eman behar zen; langile berriaren kasuan, aldiz, TA.6 eredua bete behar izan genuen.
  • Langilearekin kontratua adostu eta sinatu

    Hautagaia aukeratu bezain pronto. Jone kontaktuan jarri zen aukeratutako hautagaiarekin lanpostua eskaintzeko.
    Hautagaiek proposatutako kontratua onartu ondoren, hurrengo urratsa bete genuen.
  • SEPEari komunikatu egoera

    Sinatu ostean, SEPEari langile berrien egoera komunikatu behar izan genuen.
    Tramite guztiak RED sistemaren bitartez egin daitezke, enpresak Gizarte Segurantzarekin harremanetan jartzeko duten sistema informatikoa hain zuzen.

Plan projects on a visual timeline

Map milestones, phases, deadlines, and key events in one place so the sequence is easier to see and share. Timetoast is a timeline maker for work, school, research, and stories.