KONTSUMORAKO MUSIKA

  • Bluesa

    Bluesa
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten. Biolina jotzen hasi ziren, eta, azkenik, gitarra. Batetik bestera ibiltzen
    zirenez, bideak, bidegurutzeak eta trenak izan zituzten hizpide abesti askotan.
    Robert Jonhson izan zen batera eta bestera ibiltzen ziren musikari haietako bat.
  • Ragtimea

    Ragtimea
    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, 1906. urtean sortu zen eta XIX. mendearen amaieran, AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Gospela

    Gospela
    Gospela kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri; Hammond organo baten laguntza garrantzitsua izaten da. Beharbada, estilo horretako abestirik ezagunenetako bat Oh Happy Day da.
  • Popa

    Popa
    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Ingelesezko popular music hitzetik datorkio izena. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan. Abeslari fmatuetarikoak hauek dira: The Beatles, Elton John, Michael Jackson, Madonna, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Cristina Aguilera, Britney Spears...
  • Heavy Metal

    Heavy Metal
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela.
    Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea…
  • Soula

    Soula
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm & Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeek eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian.
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    Rhythm and bluesa (laburtzeko, haren siglak erabiltzen dira: R&B) edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Izen hori Jerry Wexlerrek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard aldizkariko kazetari batek. Lehen Mundu Gerran 'race records' esaten zitzaion estilo horri (arraza-grabazioak), eta, aurrerago, R&B izenak ordezkatu zuen esapide hura, gaizki ikusia baitzegoen.
  • Rock gogorra

    Rock gogorra
    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggea

    Reggea
    1960ko hamarkadan AEBko R&Ba eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. 1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Bob Dylan mugimenduaren bihotza bilakatu zen, Blowin’ in the Wind eta Master of War protesta-kantuekin. AEBn, Vietnamgo gerraren oposizioarekin lotu zen estiloa. Estilo horretako musikaririk garrantzitsuenak: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon & Garfunkel, The Mamas & the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors, besteak beste.
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da.
  • Punka

    Punka
    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. Hasierako garaietan, haren sinpletasunagatik eta gordintasunagatik ezagutzen zen punk musika: apaindurarik gabeko melodia sinpleak, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu laburrak, soinu 'zakarra', musikan oinarrituriko tempo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak. Punkak bere kultura eragin zuen janzkera propioa.
  • Diskoa

    Diskoa
    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen.
  • Rocka

    Rocka
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da: adibidez, Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduena eta San Frantziskon garatu zen hippy-kontrakulturarena. 1970eko punk kulturak gotikoak, punk mugimendua eta emo azpikulturak ekarri ditu, besteak beste. Rolling Stones taldea dugu estilo horren sortzaile nagusia. Larruzko jakak eta galtza bakeroek markatzen dute haien itxura.
  • New Wavea

    New Wavea
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie & the Banshees, Echo & The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua
    Alternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Diskoetxe independenteetara mugatuta, underground musika-joera ederra sortu zen, irrati eta aldizkari independenteei eta ahoz ahoko berriei esker.
  • Grungea

    Grungea
    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz.