-
Filosofo greziarrei esker ezagutzen da, dokumentu egipziar ofizialik ez dago eta.
Esaten da Keops faraoia izan zela lehen alkimista; alkimia, medikuntza eta magia Egiptoko apaiz-klasearen menpe zeuden eta.
Egiptoko Pasta, beira, papiroa, kosmetikoak... sortu zituzten.
Ondoren, harri filosofala bila hasi ziren, gaixotasun guztiak sendatuko zituela eta inmortaliatea lortzeko baliogarria zela uste zuten. -
Indiako alkimiak perfekzioa, hilezkortasuna, askapena lortu nahi izan zituen.
-
Alkimista greziarrentzat, zientzia jermetikoak funtsezko bi eragiketa hartzen zituen bere baitan: urrea egitea, eta zilarra fabrikatzea. Ideia hori zientifikoki ulergarria zen monmalte koloredunak fabrikatzen zekizkien herri batentzat.
Filosofoek materiaren izaerari buruzko kezkak zituzten.
Aristotelesek lau elementu izan zituen gogoan: lurra, airea, ura eta sua. Horri Demokrito gehitu zitzaion, materia ezin dela amaigabe zatitu eta atomoak existitu behar direla dioen teoriarekin. -
Txinako alkimiaren helburua hilezkortasunaren elixirra da, Mendebaldeko harri filosofikoaren baliokidea. Beraz, Txinako alkimia medikuntzarekin estuki lotuta dago, nahiz eta alkimista batzuek urrea eta zilarra metal preziatu gisa lortzeko interesa izan.
-
Alberto Magno: artsenikoa aurkitu eta potasa kaustikoa prestatu zuen, gaur egun erabiltzen den prozedura antzekoarekin.
Ramón Llull: "betiko gaztetasunaren elixirra" izeneko mitoa bilatzen zuen.
Tomas Akinokoa: Aristotelesen filosofian oinarriturik jainkoaren izatea frogatzen saiatu zen. -
XIII. mendean Roger Baconek bere publikazioetan alkimia beharrean, quimia hitza erabiltzen hasi zen. Berak lau elementuen teoria baztertzen zuen, eta kimika ez zela medikuntzaren edo alkimiaren zerbitzura egon behar eta aparteko zientziatzat hartu behar zela defendatzen zuen. Lavoisierren Masaren Kontserbazio Legeak kimikaren oinarria ezarri zuen. Ondoren hainbat subdiziplina sortu ziren.
Adibidez: Berzelius, Elektrokimika; Marcellin Berthelot, Kimika Organikoa eta Mateo Orfila, Toxikologia. -
Gaur eguneko hainbat gauza alkimiatik eratorritako aurrerakuntzei esker egin dira. Adimen artifiziala edo transmutazio nuklearra adibidez.