-
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.
-
J. J. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen.
-
Azpimailak s, p, d eta f letrez adierazten dira eta azpimaila bakoitzak elektroi-kopuru jakin bat har zezakeen gehienez: s azpimailak 2 elektroi, p azpimailak 6 elektroi, d azpimailak 10 elektroi, f azpimailak 14 elektroi. Beraien energia segida honetan handitzen da: s ->p -> d -> f.
-
Esperimentu horretan gertatutakoarekin, Rutherfordek esan zuen, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela (Thomsonek esandakoaren kontra). Ondorioz, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago;
-
daniar zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla.