-
-
Fasci Italiani di Combattimiento, Benito Mussolinik sortu zuen talde paramilitar ultranazionalista zen. Talde honen bereizgarria alkandora beltza zen.
Talde honen lehen indarkeriazko ekintzetako bat eskuadristek egin zuten: Avanti egunkariaren bulegoak suntsitu zituzten, nazionalismoaren aurka zegoelako -
Gizartearen babesa sendotzeko, Benito Mussolinik taktika aldatu zuen: Joera iraultzailea baztertu zuen eta faxismoa, parlametuan borrokatzeko prestatu zuen. Horretarako Fascien erakundea, Alderdi Nazional Faxista bilakatu zuen.
-
Faxismoak langileen eta nekazarien aurka errepresioa egin zuten. Hori zela eta, sozialistek, indarkeria faxistaren kontrako greba orokor bat bultzatu zuten, baina porrot egin zuen, eta Mussoliniren boterea indartu egin zen.
-
-
Mussolini lehen ministro bihurtu zenean sortu zuen gobernuari esaten zaio koalizio-gobernua. Honez gain, parlamentuak botere berezi batzuk ematea ere lortu zuen. Koalizio-gobernua popularrek, liberalek, faxistek eta kontserbadoreek osatzen zuten.
-
Eskuadristek egin zuten ibilbideari esaten zaio, gobernuan, gutxienez sei ministro faxista egotea eskatzeko.
-
Momentuan boterean zegoen erregeari, Viktor Emanuel III.-ari ez zitzaion lehen ministroaren setio-egoeraren ezarpena gustatu, beraz, 1922ko urriaren 29an, Mussoliniri telegrama bat bidali zion, gobernu bat sortzeko eskatuz. Hala ere, estatuko indarrek ez balukete ezikusiarena egingo, Mussolini ez litzateke boterera iritsiko.
-
1924an, hauteskunde-lege berria sortu zuen Mussolinik. Honen ondoren, faxistek eta haien aldeko alderdiek botoen %64-a lortu zuten.
-
1924ko ekainaren 10ean, Giacomo Matteotti diputatu sozialista erahil zuen talde faxista batek. Matteottik hauteskundeetako emaitzak kontuan ez hartzea eskatzen zuen, faxismoak indarkeria erabili zuelako eta beldurra eragin zuelako Hori izan zen erahilketaren arrazoia. Ondorioz, Mussolinik diktaduraren ezarpena bizkortu zuen, eta egin zuen lehen gauza, sozialistei gobernuan egotea debekatzea izan zen.
-
-
Lanaren arloko legeak ziren. Zera esaten zuen, sindikatuak, faxistak bakarrik izan zitezkeela eta greba egitea ez zela legezkoa.
-
1929ko krisia eta gero, autarkiaren alde egin zuten, hau da, behar zuten guztia estatuan bertan ekoizten zuten, mugen barruan. Horrez gain, inportazioak sahiestu zituzten, estatuko produktuak erosteko.
-
1929ko otsailaren 11n, Italiako Erresumaren eta Eliza Santuaren artean sinatu ziren itunak dira. Horren bidez, haien arteko gatazkak amaitzea eta erregimena sendotzea lortu zen. Vatikano Hiriko Estatua sortu zen eta katolizismoa zen erlijio bakarra. Trukean, Vatikanok, faxismoa onartu zuen, eta baita Erroma hiriburu izatea ere.
-
1933an, Industria Berreraikitzeko Institutua sortu zen, estatuak zeuzkan inbertsioak industrietara emateko, beti ere, balio estrategikoa zuten industrietara.
-
Benetako gerrako ekonomia 1936tik aurrera eratu zen, eta beranduago, gerrako ekonomia hau esapantsionismo faxistaren euskarri izango zen.