-
Osabaren karabanetan bidaiatzen zuen, baina joateari utzi zion, denboraldi batez meditatu ostean, Alaren deia jaso zuenean. Handik aurrera, erlijio monoteista berri bat eman zuen aditzera
-
Mahomaren predikuak ez zituzten ondo onartu haren hirian, Mekan, politeismoaren kontrakoak zirelako, batik bat. Horren ondorioz, Mekatik bota zuten Mahoma, 622. urtean. Data horri Hejira esaten zaio eta egutegi musulmanaren hasiera da.
-
Hejira gertatu eta zortzi urtera, Mahoma arrakastatsu itzuli zen Mekara. Ordutik aurrera, musulmanek lurralde hedapen bizkorra izan zuten, Bizantziar Inperioaren ahultasunak lagunduta. Lurralde zabala menderatzea lortu zuten, mende bakar batean.
-
- urtean (Mahoma hil zen urtea) musulmanek Arabia osoa kontrolatzen zuten.
-
- urtean Mahoma hil ondoren, profetaren senideak kalifa herriko buruak izan ziren. Kalifa Herri Ortodoxo edo perfektu hark Medinan zuen hiriburua
-
- urtetik 750. urtera, omeiar dinastiaren esku egon zen kalifa herria. Damasko izan zuten hiriburu
-
Abbastar dinastiak Bagdaden finkatu zuen hiriburua .VIII. eta X. mendeen artean, abbastarren lurralde eta politika batasuna hautsi egin zen, emirerri independenteak agertu zirelako. Gainera, zenbait kalifa herri ere sortu ziren adibidez, omeiatarrena Kordoban eta fatimatarrena Egipton zeinak ukatzen baitzuten Bagdadeko kalifaren aginte espirituala.